Erresonantzia ereduak

Antonio Somaini eta Estampa kolektiboa.

Azken urteotan, adimen artifizialaren arloko berrikuntzak izan ditugu etengabe. Berrikuntza teknologikoa bere baitan justifikatua, autonomoa eta ia futurista den zerbait dioen diskurtsoaren aurrean, tresna bakoitzaren funtzionamenduari buruzko gogoeta kokatua egitea bidezkoa da, sorleku dituzten testuinguru eta ohiturekin nola lotzen diren aztertu eta itxuraz berria dirudien horrek sortzen duen lilurari ihes egin ahal izateko.

Saio honetan, Antonio Somaini —Sorbonne Nouvelle— komisario eta kultura bisualeko ikertzaileak eta Estampa kolektibo artistikoak egingo dute gogoeta, adimen artifizialak kultura bisual garaikidean duen irismena jorratuz. Horretarako, Estampa kolektiboaren zenbait ikus-entzunezko lan emango dira, konputagailu bidezko ikuspegia, adimen artifizial sortzailea edo deepfake teknika baliatzen dituztenak. Horietan oinarrituta, teknologia horien mugak eta erabilerak, tradizio desberdinetan dituzten jatorriak, testuinguru sozio-ekonomiko eta ekologikoak eta erabilera ez arauemaileak aztertuko dira, baita zinema esperimentalean eta antzeko esparruetan nola txerta daitezkeen ere.

Antonio Somaini da Jeu de Paume zentroan egingo den hurrengo erakusketaren komisarioa: «Le monde selon la IA».

Estampa kolektiboak adimen artifizialaren erabilera eta ideologiei buruzko lan ildo luze bat garatu du. Hain zuzen, 2017an hasi zen, programatikoki izendatutako El mal alumno. Pedagogía crítica para inteligencias artificiales proiektuarekin (2018, tallerestampa.com).

Erresonantzia ereduak
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.