Programa 1

Flogisto
Carlos Baixauli,  Espainia, 2024, 6 min.
Mundu mailako estreinaldia.
 
Suak suntsitutako 35 mm-ko filmaren 170 metro. Metro bakoitzak, kontaktu bidezko kopia baten bitartez berriro bere euskarrira eramanak, erregailuaren eta filmaren arteko harreman toxikoaren erretratua eratzen du.
 
1.500 kilos
Isaías Griñolo, Espainia, 2024, 67 min.
Mundu mailako estreinaldia.
 
Etnonazionalismoaren gaietatik iristen zaizkidan materialak biltzen dituen egunkari-filma: migrazioaren auzia, Europaren aurkako gurutzada, iragan loriatsuari buruzko erreferentzia belikoak eta balio tradizionalen defentsa.
 

Gogora dezagun zinema, hastapenetan, oso suharbera zela. 1897an, lehen Lumière proiekzioa egin eta bi urtera, hondamendi batek markatu zuen zinema: Karitatearen Bazarreko suteak. Hortaz, zinemak sutik urrundu behar zuen. Baina sua erakargarria da, eta ez da hain erraza sutik urrun mantentzea. Flogisto pelikula esperimental bat da, esperimentu bat da, izenburuak gogora dakarzkigun antzinako kimikariengandik (bereziki Georg Stahl) hurbil dagoen zentzu batean: zerbait eginez gero zer gertatzen den ikustea. Zer gertatzen da pelikula erretzen bada? Zer gertatzen da, behin erreta, geratu dena bueltan eramaten bada zeluloidera, kontaktu bidez? Pelikula esperimentu horren emaitza da. Kontrolaezina denarekiko itun bat. Hala, sua finkatuta geratzen da berriro, eta guk desfilatzen ikus dezakegu, eta beldurrik gabe gal gaitezke erretakoaren soinu ia isilean. 

1.500 kilos lanak beste su batera hurbiltzen gaitu. Ez dakigu ongi sua erakusten digun horretatik datorren, edo zinemagilearen begirada bera den erakusten digun materiarekin kontaktuan sutan dagoena, erakutsitakoa erretzen duena. Oinarritzat harturik gehienbat sareetan eta telebistan aurkitutako materialak, eta askotariko hariei tiraka, filmak korronte ultraeskuindar garaikidearen arrastoari jarraitzen dio, haren iragana ahaztu gabe. Zezenketak, gorteatzeak, futbola, a por ellos oihuak, banderak… La vida empieza en lágrimas y caca da lehen kapituluaren izenburua. Tarteka ematen du benetako kaka ekaitz baten erdian gaudela. Baina kaka hori zentzuz muntatuta dagoela konturatzen gara berehala. Ikusi besterik ez dago nola lotzen dituen, besteak beste, Artearen Geltokira iritsiera metroan, Gernika lanaren aurrean egindako areto zezenketa bati buruzko telebista albistea eta Picassoren eta Abetz enbaxadore alemanaren arteko 1937ko elkarrizketa bat. Era askotako materialak manipulatuz, zinemagilea kaosera hurbiltzen da, baina ez du uzten hark mendera dezan. Zenbaitetan, badirudi haren manipulazioak ukitzen duena erretzen duela, barrutik suntsitzen duela. Baina ez dago amorrua bakarrik. Zerbait gehiago egin beharra dago. Zinemagileak kaka lantzen du. Adimena nahasi eta suntsitzeko asmoz esan eta egindako guztia bueltan aurkezten digu, horren gainean pentsa dezagun, larritzen gaituen horretatik zerbait argi ateratzen has gaitezen. Pixkanaka, gainera, beste figura batzuk agertzen dira: pintaden ohargile bat, pankartak oparitzen dituen gizon bat, klimaren aldeko ekintza bati lotutako poema bat… Konbikzio bat aurkezten du: gertatzen dena gertatzen dela, ezin dugu amore eman.

Pablo García Canga

 

Programa 1
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.