Programa 2

Meditación
Amparo Garrido, Espainia, 2024, 11 min.
 
Erliebeak azaleratu egiten dira lehortearen ostean. Lasaitasun eta isiltasunezko gunea behaketarako leku bihurtzen da. Geografia pixkanaka barneratzen doa. Paisaiak ikusi beharreko zerbait izateari uzten dio eta, horren ordez, meditatzeko modu bat bihurtzen da.
 
VUELTA A LOS TIEMPOS MODERNOS
Víctor Ladera, Espainia, 2020, 68 min.
Mundu mailako estreinaldia.
 
Itxialdiaren ondoren, garai modernora itzulera.
 

Paisaia eta txoriak. Txoriek bezalaxe, Amparo Garridok ere nahiago ditu angelu irekiak, perspektiba sakonak, enkoadraketak egiteko garaian. Txorien erretratuen galeria zoragarri bat aurkezten digu, txoriak baitira, agian, gizakiok dugun mania batengatik urrikia sentitzen ahal duten animalia bakarrak; hain zuzen ere, munduari leihatila batetik begiratzeko maniagatik. Txoriek milioika urte daramatzate distantzia luze-luzeak egiten; mota guztietako parajeak ikusten ohituta daude beren ikusmen zorrotzarekin eta, irri baten antzekoa den aldetik, haien kantu ozenak adierazten du badakitela ikusten dutenarekin gozatzen. Zinemagilearen kamera haiek imitatzen saiatzen da: apur bat goratzen da (ez gehiegi), horizonte ahalik eta garbienak bilatzen ditu eta, kantatu ongi egiten ez dugunez, gutxienez entzutera gelditzen da. Eta entzuten duena da, gutxi gorabehera, guri ikusarazten diguna: paisaia zoragarri horiek orbainak dituzte nonahi, baita zeruan ere. Ilargiak badaki: gure harramazka sentitu du jada.

Víctor Laderaren enkoadratzeko modua ere oso zehatza eta zorrotza da. Badirudi lerroak zerbait ikusteko prest daudela. Hau ere bada orbain eta arrastoen mundu bat. Hemen, hiri txiki batenak dira, hiri txiki baten angelu hilak, parke hutsak, denda tristeak, poligonoak eta errebalak. Eta zenbait barnealde, malenkoniatsuak nolabait. Figurak ere ikusten ditugu, paisaia mutu horien aurrean presentzia erraldoia duten figurak. Eta zenbait irudi, xumeki eraikitakoak izan arren, begiak igurtzarazten dizkigutenak. Filma ez da benetan hasten, errudunek egiten duten bezalaxe, leku berberetara itzultzen ez den arte. Izan ere, zinemaren betiko gakoetako bat baita egunaren eta gauaren arteko alternantzia. Misterioak zerikusi handiagoa izaten ahal du zikloekin ezohiko gertaerekin baino.

Manuel Asín

 

Programa 2
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.