Behi amaren errapeetatik esnea edaten duen txekor baten irudiak Rocio Montañoren zinema egunerokoa mugiarazten duen metafora gauzatzen du: eusten gaituen gauza komuna ehuntzen duten adiskidetasun, ahaidetasun eta auzotasun loturak. La casa y el ternero aurpegiz eginda dago, beti konpainian filmatuta. Hurbileko jendeaz edo pertsona ezezagunez inguratuta, Montañok bere ingurua behatzen eta harrapatzen du zortzi hilabetez, inoiz gelditzen ez diren bizkortasunez eta bizi grinaz. Gaztetasunez, lagunez, jaiez, paseoz, ziurgabetasunez eta manifestazio kolektiboz betetako filmak prekarietatearen eta miseria politikoaren erasoaren aurka egiten duen egunerokotasunaren larrialdia azpimarratzen du, alaitasunetik abiatuta. Norberaren eta besteen bizipenak planoen gainjartzean eta grabatutako apunteen laburtasunean txertatzen dira. Uneen segida bizkor horren aurrean, begirada zolitu egiten da eta iskanbilaren erdian dauden irudiak berreskuratzen ditu. Graziaz eta erraztasunez, irudia zezeldu, hurbildu eta urrundu egiten da, beti xehetasunik onena bilatuz, urduri. Anna Brufau |