Hitzaldi ilustratua

Gaur egun dugun argi kutsadurak, gizakien, animalien eta landareen osasunean aldaketa handiak eragiteaz gain, gaua eta gauak adierazten duena ikustea eragozten digun oihal elektrikoa ere sortzen du. Sozialki, iluntasunari aurre egitea saihestuko bagenu bezala da.

Pultsio artistikoa aurkitzen dut klase harremanak erabakigarriak diren errealitateetan. Artxiboa erabiltzen dut nire ikerketarako abiapuntu gisa, eta zatiketa forma narratibo gisa. Azkenaldian, konturatu naiz nire lanean maiz entzuten diren kontzeptuak direla absentzia eta bilaketa. Datozen hilabeteetan, paisaia behatu eta irakurriko dut, bertan iraganeko aztarna ia ezkutuak bilatzeko.

Nafarroako lurraldearekin modu ukigarrian lotzeko, Iruñean ateratako argazki baten negatiboa eskuratu nuen. Bertan, bikote bat ageri da, eta tarte handia dago hutsik bien artean. Gerra hasi eta urtebete eta hilabete geroagokoa da. Hutsune horretan, hutsarte horretan, zerbait aurkitzea espero dut.

Nire asmoa da memoria iluntasunean aurkitzea, gaurko argiak ezkutatzen dituen iraganeko arrasto horiek, modu bisualean edo soinu gisa, azaleratuko direlakoan. Argirik gabe gertatu zen —edo gertatzen den— hori bilduko dut, hala nola San Kristobal gotorlekuko presoen ihesa edo argazki bat errebelatzeko prozesua. Gaua —eta memoria— ikuspegi filmikotik miatu nahi ditut X Films-en egin beharreko proiektuaren garapenean. Argiak itzali eta itxaron egingo dut.

Pablo Casanueva

Hitzaldi ilustratua
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.