Zinema dokumentala sortzeko eta ekoizteko prozesuei buruzko proiekzioak eta elkarrizketak. Gainera, Termitak sailak ahotsa emango die gure testuinguru hurbileko zinemagile egongaitzenei, bi topaketa egingo dira adimen artifizial sortzailearen arloko praktika disidenteei buruz eta hasierako saio batean erbeste kubatarreko zinemagile aitzindari baten lan dokumentala aurkeztuko da: Miñuca Villaverde.
Marielgo exodoan Miamira iritsi ziren eta hiriaren bihotzean inprobisatutako kanpin denden kanpamentu batean ostatu hartu zuten hainbat errefuxiatu kubatarren istorioak. Horma flotatzaile gisa oheen artean kordeletatik zintzilik zeuden oihalez bakarrik banatuta bizi ziren.
Termitas sailak, eta euren lan prozesuko materialak aurkezteko eskatuko die zinemagileei. Manny Farberrek idatzitako “Arte termita arte elefante zuriaren aurka” artikulutik (1962) datorkio izena; artikulu horretan “itxura batean oropelaren kultura gutxiesten duten” filmei buruz irakurtzen dugu, inongoa ez den eta ezertarako balio ez duen kastore xahutzaileen ekintzailetza mota batez bildurik. Arte termita/tenia/goroldiotsuari buruzko gertakari berezi bat da beti aurrera egiten duela bere mugak irentsiz, eta bere jarduera estu, neketsu eta lardaskatuaren arrastoak besterik ez dituela uzten igarotzen denean.
Jaialdiak bi jarduera publiko proposatzen ditu praktika dokumentalei bete-betean eragiten dien gaurkotasunezko gai bati buruzko gogoeta egiteko: adimen artifizial sortzailearen garapen berrienak.
Punto de Vista, 2025ean Doc Alliance Europako jaialdien sarera gonbidatutako jaialdia. DAren jaialdi gonbidatu gisa, Punto de Vistak baterako ekitaldi eta bileretan parte hartuko du, zeinetan sareko bazkideek beren esperientziak eta ideiak partekatuko dituzten arlo hauetan: hezkuntza jardunak, talentu hasiberrien babesa, XR programazioa, programazio inklusiboa eta jasangarritasuna.
Punto de Vistak aurten ere espazio bat proposatzen du, non ekoizleek, sortzaileek, elkarteek eta jaialdiek trukerako eta elkarrizketarako leku bat izango duten zinema dokumentalari buruz.