Mass Ornament
Natalie Bookchin, Ameriketako Estatu Batuak, 2009, 7 min, DCP, hitzik gabekoa.
Space Down
Dominic Gagnon, Kanada, 2024, 78 min, DCP, ingelesa, JBAG.
Natalie Bookchin bitarteko digitaletan espezializatutako artista eta teorialaria da, eta Interneteko ikus-entzunezko artxibo zatikatua bateratzen du, gizartearen azterketa kritiko batetik abiatuta. Irudi-muntaketa masibo baten bidez, Mass Ornament lanak gela batean egindako dantza bakartiak eta masa-koreografia mimetikoak koordinatzen ditu, norbanakoaren askatasunaren eta kontrol sozialaren arteko kontraesanak azaltzeko.
Dominic Gagnon Quebeceko artista eta zuzendariak sakon aztertu ditu internauten erretratuak, eta zazpi film luze egin ditu. «Urrutiko direct cinema» deritzonean oinarrituta, mendebaldeko gizartea behatu du (RIP in pieces, America, 2009), eta Artikora jo du —Of the North, 2015), baita hegoaldera (Going South, 2018) eta ekialdera ere (Big in China, 2020). Behin lau puntu kardinaletan nabigatuta, Lurraren barrenerantz joan eta espaziorantz irtetea falta zitzaion. Space Down lanak bakartuta eta antsietateak jota dauden gizakien adierazpenak biltzen ditu, beste garaikide batzuk zeruan zehar grabatzen ari diren bitartean; gizakiak unibertsoan zer leku duen hausnartzeko ikuspegi sinesgaitzak dira.
Miquel Martí Freixas