4. programa

Masterclass | Pareta, zopa eta begia: antropologia bisualaren hiru euliak

Aurkezpena Lucien Castaing-Taylor (zuzendaria eta antropologoa), Xavier Nueno (programatzailea) eta Miquel Martí Freixasekin (zuzendari artistikoa).

 

Programako azken saioak ongietorria egiten dio Lucien Castaing-Taylorri, Harvardeko Unibertsitateko Sensory Ethnography Lab laborategiko zuzendariari. Bere erara, Castaing-Taylorren filmek (Verena Paravel edo Ilia Barbashekin batera) zuzeneko zinemaren antzeko harrera izan dute. Esan den moduan, 60ko hamarkadako filmek errealitatea «hurbilegi» filmatzen dute, ordezkatzen duenaren eta ordeztutakoaren arteko distantzia deuseztatzen dute, hurbiltasun hori lizuna da, baita zitala ere («erraietako» zinema dela esan ohi da eta, batzuetan, voyeur izatea leporatzen diote, edo pornografikotzat jotzeagatik zentsuratuak izan dira).

Ordura arte antzeztu gabeko errealitatearen geletan sartzen den zinemak berezkoak dituen liluramendua eta deserosotasuna (aura eta shocka) erakusten dute halako iritziek. Sheep Rushes batzuen proiekzioan oinarrituta, hau da, Sweetgrass (2009) lanaren prestakuntzatik eratorritako 8 ikerketa ez-narratiboko seriearen proiekzioan oinarrituta, Castaign-Taylorrek Xavier Nueno programako kuradorearekin eztabaidatuko du bere laneko gai, forma, intuizio eta jardunbide batzuei buruz, baita Sensory Etnographic Lab-en jardunari buruz ere.

Zuzeneko zinemaren bultzatzaileei min ematen zien beren begirada euli baten begiradarekin alderatzeak. Euliek errealitateari gogogabeziarekin eta axolagabekeriaz begiratzen ziotela iruditzen zitzaien. Agian ez zuten euliek nola ikusten zuten inoiz planteatu.

Xavier Nueno

4. programa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.