Azken festa amaigabea

Icemeltland Park
Liliana Colombo, Erresuma Batua, Italia, 2020, 40 min, DCP, ingelesa, portugesa, japoniera, italiera, frantsesa, alemana, JBAG.
 
One Minute to Zero
Olivier Dutel, Frantzia, Belgika, 2022, 38 min, DCP, hitzik gabekoa.
 
*Pertsona fotosentikorrei eragin diezaieke.
 

Izozmendien safari zirraragarriak Artikoan. Bidaia zoragarriak desizoztean eta desertifikazioan barrena. Mundua amaitzen ari dela ospatzea. Hori da klima-aldaketari buruzko puzzle geografiko ikaragarria den Icemeltland Park lanaren premisa. Liliana Colombo zuzendari italiarrak irudimenez eta sarkasmoz birnahasten du selfie eta irribarreen bidez parke tematiko apokaliptiko bihurtutako Lurraren suntsipen zoriontsua.

Oliver Dutel zuzendari, artista bisual eta programatzaile frantsesaren One Minute to Zero soinu- eta optika-festa ikusgarria da. Planeta osoko (India, Mexiko, Brasil, Ingalaterra) rave festen bideo digitalen bilduma zoragarri bat 16 mm-tan birfilmatu dute. Kolore itsugarriek eztanda egiten dute gauaren erdian, eta sound systemen burrunbak zeluloidea dardararazten du. Musikaz, dantzaz, suz eta leherketaz betetako remix harrigarria, amaiera iritsi aurreko neurrigabekeria kolektiboa.

Miquel Martí Freixas

Azken festa amaigabea
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.