Living Archaeology in Gaza
Forensic Architecture, Erresuma Batua, 2022, 11 min, DCP, ingelesa, JBAG.
Forensic Architecture diziplina anitzeko ikerketa-taldeak teknika eta teknologia arkitektonikoak erabiltzen ditu giza eskubideen urraketa-kasuak aztertzeko, eta Palestinako oinordekotza arkeologikoaren biziraupena esploratzen du Living Archaeology in Gaza lanean. Erabilgarri dauden irudi guztiak lerrokatuz eta milaka urteko aztarnak digitalki induskatuz, agerian uzten du Palestinako ondarearen eta historiaren biziraute ahula, hainbat hamarkadatako bonbardaketen ondoren.
Gaur egungo gerretan ezer ez da ezkutuan geratzen. Ekialde Ertainean dabiltzan helikopteroek kamera termiko boteretsuak dituzte. Soldaduek gauez aurkitzen dituzte etsaitzat jotako pertsonak, trazu espektral bihurtuta. Eléonore Weber zinemagile eta antzerki-zuzendariak gaueko irudi belikoak ikertzen ditu, gatazka garaikideei buruzko saiakera bat idazteko. Bideoak aztertuz eta testigantzak entzunez, ikusteko eta ikusia izateko gaitasunaz, borrokan dabiltzanen arrazoiez eta haien muturreko deshumanizazioaz hausnartzen du.
Miquel Martí Freixas