Arrotzetik bildutakoak

TEN tapes
Pastinaca Videotapes Plantation , Suitza, Kazakhstan eta Hong Kong, 2024, 23 min, DCP, txinera, JBAG.
 
Filme dos Outros
Lincoln Péricles, Brasil, 2014, 20 min, DCP, portugesa, JBAG.
 
Ohio Sonata
Lluís Galter, Espainia, 2025, 16 min, DCP, ingelesa, JBAG.
 
Abyss
Jeppe Lange, Danimarka, 2022, 13 min, DCP, ingelesa, JBAG. *Eduki sexual esplizitua.
 

Irudien bilduma egitearen fetitxismoa. Garai eta formatu guztietako irudiak. Haiek aurkitzea, zaintzea eta ordenatzea, haiekin jolastea, baita berregitea ere. Haiek ulertzeak dakarren lilura, zer zentzu duten jakiteko, zentzurik baldin badute. Pastinaca Videotapes Plantation kolektiboak azken urteotan argitara atera du etxeko VHS bideoen artxibo emankor eta misteriotsu bat, eta horren erakusgarri da TEN Tapes, hamar zinta, agian ausazkoak. Lincoln Pericles Jr. zinemagileak bere herrialdeko gizarteko bazterren errepresentazioan sakontzen du, eta lapurtutako telefono mugikorretako klip batzuk erakusten ditu Filme dos outros lanean, herritar arruntak zer filmatzen duen ulertzeko. Lluís Galterrek stockeko irudi-paketeen iruzurrarekin jolasten du, haien erabilera komertzialen berrirakurketa dibertigarri bat egiteko, Ohio Sonata izeneko kulebroi bitxi baten bidez. Jeppe Langek hamar mila irudi baino gehiagoko korrelazio bizkor eta aparteko bat erakusten digu Abyss lanean; irudi horien arteko loturak ez ditu gizaki batek sortu, bilaketa-motorren adimenak baizik.

Miquel Martí Freixas

Arrotzetik bildutakoak
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.