1. programa

Swan
Alia Syed, Erresuma Batua, 1986, 3 min, 16 mm, mutua, hitzik gabekoa.
 
Unfolding
Alia Syed, Erresuma Batua, 1986, 15 min, 16 mm, ingelesa, JBAG.
 
Fatima’s Letter
Alia Syed, Erresuma Batua, 1992, 20 min, 16 mm, urdua, ingelesa, JBAG.
 
Eating Grass
Alia Syed, Erresuma Batua, 2003, 23 min, 16 mm, urdua, ingelesa, JBAG.
 
Priya
Alia Syed, Erresuma Batua, 2011, 12 min, 16 mm, mutua, hitzik gabekoa.

* Proiekzio-kopiak eta irudiak Alia Syed eta LUX-en adeitasunez.
 

1986tik 2012ra bitarte egindako lanekin osatutako programa hau Syed-ek filmarekiko duen konpromisoaren adierazgarri da, filma bitarteko materialtzat hartzen duen aldetik; bere zinema haptikoak 16 mm-ko filmaren ukigarritasuna azpimarratzen du. Hori nabarmenagoa da programa ireki eta ixten duten filmetan. Slade-n ikasten ari zela egindako Swan (1987) filman, hegan egiteko prestatzen ari zen zisne zuri baten lehen planoko irudiak testuingurutik atera zituen, errepikapenaren eta enkoadraketaren bidez, forma naturalaren abstrakzioa eginez pantaila zuri bihurtu arte: ikusleak bere esanahia pantailan proiekta dezan. Priya (2012) obran, airetik grabatutako Kathak dantza birakari bati buruzko film labur luze bat berrerabili zuen; izan ere, berez Eating Grass (2003) filmerako egin zuen grabazio hori. 16 mm-ko metrajea hainbat material organikotan lurperatu eta hasierako irudia hondatu zen, denboraren eta espazioaren narratiba linealak eta kultura-espezifikotasuna aldatzeko. Proiekzioan emango dira honako hauek ere: Unfolding (1986), garbitegiko genero-espazioa zapalkuntzako eta, aldi berean, erresistentziako leku gisa irudikatzen duena; Eating Grass, Karachi, Lahore eta Londresen filmatua, egunean egin beharreko bost otoitzen tradizio musulmanak markatutako bost kontakizun gainjarritan egituratzen dena; eta agian Syed-en lanik ezagunena dena, Fatima’s Letter (1992), bidaiei, oroitzapenei eta behaketari buruzko dokumental pertsonal bat, non emakume batek bere iragana gogoratzen duen Londresko metroan bidaiatzen ari den bitartean ikusten dituen aurpegietan zehar. Syed-ek esperientzia diasporikoaren dislokazioa adierazten du eta, aldi berean, zalantzan jartzen du hizkuntzak klasearen, arrazaren eta generoaren arteko botere-harremanen egituraketan betetzen duen egitekoa.

María Palacios Cruz

1. programa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.