Izozmendien safari zirraragarriak Artikoan. Bidaia zoragarriak desizoztean eta desertifikazioan barrena. Mundua amaitzen ari dela ospatzea. Hori da klima-aldaketari buruzko puzzle geografiko ikaragarria den Icemeltland Park lanaren premisa. Liliana Colombo zuzendari italiarrak irudimenez eta sarkasmoz birnahasten du selfie eta irribarreen bidez parke tematiko apokaliptiko bihurtutako Lurraren suntsipen zoriontsua.
Oliver Dutel zuzendari, artista bisual eta programatzaile frantsesaren One Minute to Zero soinu- eta optika-festa ikusgarria da. Planeta osoko (India, Mexiko, Brasil, Ingalaterra) rave festen bideo digitalen bilduma zoragarri bat 16 mm-tan birfilmatu dute. Kolore itsugarriek eztanda egiten dute gauaren erdian, eta sound systemen burrunbak zeluloidea dardararazten du. Musikaz, dantzaz, suz eta leherketaz betetako remix harrigarria, amaiera iritsi aurreko neurrigabekeria kolektiboa.
Miquel Martí Freixas