5. programa

Partition
Diana Allan, Palestina, Libano, Kanada, 2025, 61 min, digitala, arabiera, ingelesa, JBAI/G.
 
Foragers
Jumana Manna, Palestina,  2022, 65 min, digitala, arabiera, hebreera, JBAI/G, estreinaldi mota.
 

Partition filmean, Diana Allanek metraje mutua berreskuratzen du Palestinako britainiarren agintaldiko (1917-1948) artxiboetatik eta Libanoko egungo errefuxiatuen audio-grabazioak gainjartzen dizkie. Britainiarren artxiboko irudiak helburu administratibo eta militarrarekin ekoiztu ziren: lurraldearen kudeaketa koloniala dokumentatzeko.

Izenburuak, alde batetik, NBEren 1947ko Zatiketa Planari egiten dio erreferentzia, britainiarren agintaldia bi eremutan banatu eta Nakba («hondamendia» edo palestinarren nahitaezko lehen lekualdatzea bezala itzultzen dena) ekarri zuenari. Bestetik, filma bera deskribatzen du, irudia soinutik zeharo banandu edo bereizten duena. Eszena errealista bat berreraikitzeko irudiari «ahotsa ematen» saiatu beharrean, Allanek talka eragiten du propio.

Ildo horretatik, eulia interferentzia bat ere izan daiteke, zeluloidearen gainean pausatzen den ahozko memoriaren burrunba, historia ofizialari lasaitasunez behatzea eragozten duena eta kontrol inperialaren irudiak beti osagabeak zirela gogorarazten diguna.

***

 

Jumana Mannaren Foragers filmean, euliak ez dira landako intsektuak soilik, biltzaileen gainean etengabe burrunba egiten duten droneak eta patruilak baizik. Filmak Palestinan egiten den akkoub eta za'atar bezalako landare basatien bilketa tradizionala deskribatzen du: Israelgo babes ekologikoari buruzko legeek delitu bilakatu dute ohitura zaharra.

Mannaren lanak fikzioa eta dokumentala uztartzen ditu, elikagaien bilaketa katuaren eta saguaren jolasa bihurtzen dela erakusteko. Hain zuzen ere, burokrazia komunitate palestinarren bizibidea itotzen saiatzen da, herrialde bateko sastrakei ere legeak eginez. Kontrolik gabe eta Israelgo legeen axolarik gabe hazten diren landare basati horiek dira, preseski, nekazaritzaren bazterretan bizimodu baten bila dabilen jendearengan Estatuaren egiturek eragiten duten indarkeria agerian uzten dutenak.

Xavier Nueno

5. programa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.