Letter to the Editor
Alan Berliner, Ameriketako Estatu Batuak, 2019, 86 min, DCP, ingelesa, JBAG.
Informazio praktikoa:
Apirilak 20, astelehena, 12:00etan, Nafarroako Unibertsitatea Museoan. Sarrerak salgai NUMen kanaletan eta, martxoaren amaieratik aurrera,
www.puntodevistafestival.com helbidean eta Baluarteko leihatiletan.
Letter to the Editor lanean, dokumental autobiografikoaren bere estilo bereziarekin jarraitzen du Alan Berliner zinemagile newyorktarrak, metraje aurkitua erabiltzen, ironiaren eta umorearen kontzepzio oso bereziarekin. Egunkari inprimatuak desagertzeko beldurrak eragiten dion kezka abiapuntutzat hartuta, saiakera bat osatu du, azken lau hamarkadetan artxibatutako The New York Times egunkariko bere argazki bilduma apartaz irudiztatua.
Izenburutik hasita, esanahi bikoarekin jokatzen du filmak, egunkari bateko zuzendariarentzako gutunen atalari erreferentzia eginez, baina baita bere zinemagile-lanbideari ere. Bere familia-tradizioa ardatz hartuta, jostunak diren aita eta aitona barne, ebakitzeko eta «petatxatzeko» esku zehatzak dituzten pertsonak, filmak gogoeta egiten du irudi bat, berez kazetaritzako albiste bat ilustratzeko pentsatua, nola izan daitekeen poesia edo artelan ere.
Nicolás Carrasco