Iratxe Fresnedaren biografía
Iratxe Fresneda ikus-entzunezko ikerketaren eta lan profesionalaren bidegurutzean hezitako zuzendari belaunaldi berri baten parte da. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea da, eta bere zinema, «ahaztutako artxiboetan» inspiratua, ikuspegi pertsonal batetik fikzioz kanpoko zineman oinarritzen da.
Bere lehenengo film luzea, Irrintziaren oihartzunak (2016), Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, eta “Erregistroaren Trilogia”ri hasiera eman zion; trilogia hori Lurralde hotzak (2018) eta Tetuán (2022) filmek osatzen dute.
Bere film laburra, Errotatiba (2024), Kimuak 2025 eta Ambulante México 2026 programetan hautatua, Cinequest jaialdian estreinatu zen nazioartean. Gaur egun, bere azken film luzea den Bide guztiak garatzen ari da.