Zinema gustuko duzu? 16 eta 22 urte artean dituzu? Zure interes eta kezka berak dituzten beste gazte batzuk ezagutu nahi dituzu? Jóvenes Programadores Moving Cinema x Punto de Vista zure lekua da. Gainera, aurten esperientziak otsailera arte jarraituko du. Ezagutu hemen berritasun guztiak. Jarraitu irakurtzen!
Zinemaren mundua interesatzen zaizu? Nafarroako Filmotekan edo Civivoxen saioak antolatu eta aurkeztu nahiko zenituzke? Orduan, ez galdu aukera hau!
Jaialdiak laugarrengoz antolatu du Moving Cinema Gazte Programatzaileak x Punto de Vista. 16 eta 22 urte bitarteko gazteei irekita dago, eta, esperientzia berezi horri esker, 12 partaidera arteko talde batek gertu-gertutik bizi ahal izanen du zinema jaialdi orotako funtsezko zereginetako bat: filmak programatu eta aurkezteko zeregina.
Moving Cinema Gazte Programatzaileak x Punto de Vista 16 eta 22 urte bitarteko gazteentzako programazio gune bat da. Bertan, Jaialdiko saio berezi bat aukeratu eta aurkeztuko dute gazteek, film laburrei eskainia. Patxi Burillo zinemagilearen laguntzarekin, X Films, Termitas programekin lotutako zinemagileen zenbait film ikusi eta komentatuko dituzte gazte programatzaileek, eta saioa diseinatuko dute. Ondoren, taldeak berak aurkeztuko du saio hori Jaialdian.
Moving Cinema Gazte Programatzaileak taldeak sortutako saioa
Apirilaren 24an, ostirala, 20:00etan, Civivox Condestablen.