Neozoon zuzendarien kolektiboak sare sozialen eta horiek erabili eta elikatzen dituzten herritarren irakurketa paregabea egiten du duela hamabost urtetik. Erritmo eta collageen muntaketa harrigarrietatik abiatuta, gizarte-portaera kolektiboetan sakontzen dute, haien auto-errepresentazioak eta obsesioak xehatuz, dibertsioaren eta deserosotasunaren artean ibiliz eta hainbat kontzeptu landuz, hala nola fedea, gizontasuna, sadismoa edo gizakiek gainerako animaliekin dituzten harreman konplexuak. Haien begirada zoliak eta muntaketa-teknikek sareko adierazpen mordoa disekzionatzen dute, mikropantailen mosaiko mugagabea osatzeko, gure gizartearen ispilu katartikoa.
Miquel Martí Freixas