3. programa

 
Crías
Xiana do Teixeiro, Espainia, 2026, 122 min, DCP, galegoa, gaztelania, JBAG/I.
Aurkezpena Xiana do Teixeiro (zuzendaria) eta Ekhiñe Etxeberriarekin (programatzailea).
 
Dozenaka nerabek bakardadean idatzitako egunkari intimoen artxibo argitaragabe bat oinarri, autobiografia kolektibo bat azaleratzen da, hots, emakume gazteengandik jasotako irudiak gainditu eta krisian jartzen dituen ahots koral bat. Filmatutako liburua, artxibo bizia, manifestu isila eta partekatutako sekretua.
 
 
Hainbat narrazio-geruzaren eta dokumental klasikoaren estrategiak saiakeraren eta pentsamendu kritikoaren berezko formekin konbinatzen dituen egitura baten bitartez, Crías zinema gogoetatsu, politiko eta konprometitua da. Filma artifizio handirik gabe eraikitzen da. Ekoizpen txikia eta sinplea da, hitzaren zentzurik onenean, eta horrexegatik da, hain zuzen, horren indartsua. Xiana do Teixeirok azalpen didaktikoak eta ondorio itxiak saihesten ditu, eta lekukotasunak (nola haur eta nerabeen egunkarietan idatzitakoak hala ahoz transmititutakoak) filmaren euskarri izan daitezen uzten du.
 
Aurrera egin ahala, hasierako pentsamendu horiek handitu egiten dira idatzi zituztena bezala. Neskatoak nerabe bihurtzen dira, heldu egiten dira. Jada ez dira mezu inozenteak, gizarte alderdikoi eta patriarkal bati aurre egiten dioten ahotsak baizik, beti esan edo entzun ezin den hori adierazteko lekua aurkitzen dutenak idazketan. Sekuentziaz sekuentzia, emakumeak elkar ezagutzen eta ordezkatuak sentitzen hasten dira, eremu publikoa hitzetik, gorputzetik eta esperientzia partekatutik aldi baterako okupatuta. Ez da apaingarririk behar. Aski da ahots bakoitzaren zintzotasun diskretu eta sakonki sentikorra.
 
Ekhiñe Etxeberria
3. programa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.