Zinema instalazioa

«el azul de la distancia» 
maría hidalgo nieto
 
«el azul de la distancia» oinordekotza bati leku egiten dion prozesua da. Alde batetik, aitonak super-8an filmatutako filmak dira; bestetik, zinema bera da, jasotako bitarteko gisa, bere inertziekin, konbentzioekin eta mitologiekin. Forma horiek baliatzeak lekuz aldatzea dakar: posizioa aldatzea, narrazioaren bulkada geldiaraztea, begirada lausotzea, frontaltasuna etetea. Lotara joatea eta oraindik ere ametsari lotuta esnatzea.
Tituluak Rebecca Solnit idazleak ase gabeko desirari edo irrika biziari lotutako edertasun urdin eta nostalgiko bati buruz idatzitako testu batera garamatza. Argi urdina barreiatzen duen eta urruneko mendiak etereo eta urdin nabarmenarazten dituen fenomeno atmosferikoa aipatzen du. Egunsentiari aurrea hartzen dion atariko denbora eta ilunabarraren ondotik gertatzen dena ere ordu urdina da, gaueko eta eguneko animaliak gurutzatu litezkeen unea. Ametsetako segurtasun distantzia horretan birkokatzen ditu artistak oinordetzan jasotako irudiak: espazio lausoa, geldoa, ageriko ziurtasunik gabea.
 
Hortik sortzen da irudiak luzatzeko eta lausotzeko premia, segundoko 18 fotogrametako tren zinematografikotik ateratzeko premia, denbora hedatua eskaintzeko, ametsarekin lotzeko. Instalazioan, material eskuragarriez –kanpin dendako hagaxkak eta filmazioetan dauden kanpatzeko beste elementu batzuk– eraikitako egitura du metrajeak, eta material horiek eraikitzeke dagoen etxe baten forma iradokitzen dute. Arkitektura sinplea, tentsioan eta oreka delikatuan dagoena, loaren materia poetikoa, gorputza eta irudiak hartzeko gai dena.
 
Irudiaren eta hizkuntza zinematografikoaren inguruko ikerlan zabalago baten zati da pieza hau, eta oinordetzan jasotako edo hartutako metrajearen testuinguruan kokatzen da: egokitasun eta eskaintza keinu bat da, zinema bizitzeko eta eraldatzen ari den familia mitologiari eusteko beste modu batzuk entseatzen dituena.
 
maría hidalgo nieto, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren Arte Gaztearen Topaketetan nabarmena artista
Zinema instalazioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.