Punto de Vistak, Iruñako Planetarioarekin lankidetzan, irudimenaren indarra aurkikuntza astronomiko handien motor gisa ardatz izango duen familia-saio bat proposatzen du, proiekzio bat, kupulako esperientzia inmersibo bat eta jolasak uztartuko dituena.
Solar Walk
Réka Bucsi, Hungaria, 2018, 21 min, DCP, hitzik gabekoa.
Home Away 3000
Héloïse Pétel, Philippe Baranzini, Frantzia, 2018, 11 min, DCP, hitzik gabekoa.
Aurkezpena eta solasaldia Iñaki Órdoñez (Iruñako Planetarioko astrofisikoa).
Esperientzia inmersiboa kupulan – 25 min
Informazio praktikoa:
Apirilak 25, larunbata, 11:00etan Baluarten. Sarrerak salgai martxoaren amaieratik aurrera
www. puntodevistafestival. com helbidean eta Baluarteko leihatiletan.
Punto de Vistak eta Iruñako Planetarioak familia-saio bat proposatzen dute, irudimenaren indarra aurkikuntza astronomiko handien aurrerapenaren motor gisa ardatz hartuta, Nafarroak mende honetako gertakari astronomikoetako batez gozatu ahal izango duen urtean: abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoa.
Solar Walk eta Home Away 3000 animaziozko film laburren proiekzioaren ondoren, haurrek esperientzia murgiltzaile bat izango dute planetarioko kupulan, eta aurtengo eklipsearen sekretuak ezagutuko dituzte. Gainera, familia osoarentzako jolas eta jarduerak egongo dira.