Punto de Vista 2026ko irudia

Punto de Vistaren 20. urteurrenaren irudia hogei urteko ibilbidean zehar jaialdian parte hartu duten zinemagileen hogei testigantza eta ahotsen audio-espektrogramen itzulpen grafikotik sortu da, ahots horiek aztarna, oroitzapen eta presentzia bihurtuz.

Soinu-material horretatik abiatuta, bost irudi sortu dira, eta lau ahotseko bost taldetan txandakatu eta antolatu dira, gainjartzea, erritmoa eta durundia oinarri dituen ikus-sistema bat ezartzeko.

Pieza hori Pr0t0c0lectiv0 kolektiboak soinuaren, bibrazioaren eta feedback-fenomenoen inguruan aspaldidanik egiten duen ikerketaren barnean sartzen da. Testuinguru horretan, jaialdiaren irudiak soinu-dimentsioa hartzen du, begirada entzutera bideratzen da eta zineman soinuak ikus-entzunezko hizkuntzaren egiturazko elementu gisa duen garrantzia azpimarratzen da. 

Horrela, beraz, lanak jaialdiaren beraren oihartzunaren metafora bisuala proposatzen du: jaialdia trukerako espazio bat da, non ahotsak elkarrizketan aritzen diren, eraldatzen diren eta anplifikatzen diren. Oihartzun horrek Nafarroako kulturaren arloko komunitatea eta herritarrak, bertako artistak eta eragileak zeharkatzen ditu, eta kanporantz proiektatzen da, eta, horren ondorioz, Punto de Vista nazioarteko topagune, esperimentaziogune eta proiekziogune gisa finkatzen da.

Pr0t0c0lectiv0

Punto de Vista 2026ko irudia
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.