Hizkuntza zinematografikoaren bilaketetan eta esperimentazioan sakontzen duen saila. Sailaren izena italierako ricercare hitzetik dator eta bilatu esan nahi du: XVI. mendeko musika-konposizioetan inspiratuta dago, miaketa-estiloa ezaugarri duten konposizioetan, alegia. Hiru programak osatzen dute: 3D zinema esperimentalaren historian barrena ibilbide bat («Forever Young: Zinema erliebean»), zinema modu kolektiboan sortzea («Zinema denen artean») eta gure testuinguru hurbileko film erakargarrien esposizioa zinemagileek beraien lan-prozesuak erakutsiz («Termitak») eta maría hidalgo nietoren «el azul de la distancia» instalazioa.