2. programa | Mundu materialak

3D Movie
Paul Sharits, Ameriketako Estatu Batuak, 1975, 8 min, 16 mm, mutua, hitzik gabekoa.
 
Dimensional Excursions
Peter Rose, Ameriketako Estatu Batuak, 2024, 15 min, digitala, hitzik gabekoa.
 
toward a fundamental theory of physics
Victor Van Rossem, Belgika, 2025, 13 min, digitala, hitzik gabekoa.
 
Gyromorphosis
Hy Hirsh, Ameriketako Estatu Batuak, 1956, 7 min, 16 mm, hitzik gabekoa.
 
Wall
Takashi Ito, Japonia, 1987, 7 min, 16 mm, hitzik gabekoa.
 
Photosynthesis
Brian Zahm, Ameriketako Estatu Batuak, 2023, 7 min, digitala, hitzik gabekoa.
 
Let Your Light Shine
Jodie Mack, Ameriketako Estatu Batuak, 2013, 3 min, 16 mm, hitzik gabekoa.
 
* Pertsona fotosentikorrengan eragina izan dezake.
 
 
Zinemaren sortzaileak, Louis eta Auguste Lumière, uzkur agertu ohi ziren «produkzio» zinematografikoan zihardutela iradokitzen zietenean. Izan ere, haien interesak eta arrazoiak ikerketa zientifikoaren tradizioarekin lotuta zeudela uste zuten. Azken finean, zinemaren baliabidea hainbat prozesu teknologiko eta erreakzio alkimikoren sistema konplexu bat besterik ez da, baita gaur egun ere, nagusiki digitala den aro honetan.
 
Hori gogorarazteko, programako filmak euren eraikuntzaren beraren izaera materialera hurbiltzen dira eta horretan jartzen dute arreta. Paul Sharits-en 3D Movie filmak betaurreko anaglifoak janztea eskatzen digu, optikoki inprimatutako milioika film-ale dantzariak bereizteko (gorriak eta arrosak dira, urdinak eta turkesak), kolorezko eta informazio ebatzezinez jositako itsaso batean bata bestearen gainean jartzen diren bitartean. Peter Rose-k Lumière anaien «gaurkotasuneko zinemaren» tradizioa berriz aztertu du, eta egunerokotasuna plano hiperdimentsional batera igotzeko saiakera egin du, gainjartze, elkarren ondoan jartze eta birrenkoadraketa kaleidoskopikoen bidez.
 
Victor Van Rossem-ek Tim Macmillan-en Time Slice kameraren bertsio propio bat sortu zuen (Matrixen baletan kamera geldoaren efektu ikonikoa sortzea ahalbidetu zuen prototipo bat) Toward a fundamental theory of physics garatzeko, zeina berak bere estudioan 16 mm-ko pelikula batean sortu zuen bira hiptnotiko bat baita, argi eremu eskultorikotan zehar. Hy Hirschen Gyromorphosis filma zinemagileak produkzio estereoskopikoarekiko izan zuen interesaren garai luze hartan iritsi zen eta, orain, Pulfrich bertsio honetan existitzen da, filmaren koreografia birakariari esker. Itzulinguru txiki batek zinema laura eramango gaitu, Takashi Itoren Wall filmera, hain zuzen. Film indartsua da, jatorriz 2Dkoa izan arren, sakontasun sentsazio handiak iradokitzen dituena, kameraren mugimendu pendular etengabeei esker; horiek guztiak arreta handiz eta fotogramaz fotograma sortuak dira, (ber)argazki bidezko stop motion teknikaren bidez.
 
Programari amaiera emateko, kolorearen aukera euforiaz beteak ospatzen dituzten bi film izango ditugu. Batetik, Brian Zahm-en Photosynthesis, ChromaDepth formatu prismatikorako berariaz egindako film berri bakanetako bat da eta, kolorearen pertzepzio espazialaren enigma sentsorialak aztertzeko, hirurogeiko hamarkadako pertzepzio-artea baliatzen du (bere sortzaileak teknologia analogikoak eta digitalak arakatzen emandako 25 urteek ekartzen duten eskarmentuarekin batera). Bestetik, Jodie Mack-en Let Your Light Shine ikuskizun pirotekniko bat da zinez: hiru minutuko zuri-beltzeko animazio gisa mozorrotuta badago ere, 3D difrakzioko betaurrekoekin pantailatik kanpo eztanda egiten du, norabide guztietan eta ostadarraren kolore guztiekin.
 
Blake Williams
2. programa | Mundu materialak
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.