Aurreko ekitaldietan gertatu moduan, Punto de Vistak Gazteen epaimahaia izango du 2026ko apirilaren 20tik 25era Iruñean egingo den jaialdiaren hemeretzigarren edizioan. Ireki da 18 eta 25 urte bitarteko gazteek izena emateko prozesua, Film onenari gazteen saria emateko filma aukeratzen parte hartzeko. Sari hori epaimahaiak berak emango duPunto de Vistak apirilaren 25ean, larunbatean, Iruñeko Baluarten egingo duen itxiera galan.
Gazteen epaimahaia 20 bat gaztek osatzen dute, eta Sail ofizialeko film guztiak ikusi beharko ditu. Gainera, epaimahaiko kideek jaialdiaren programazio guztia ikusteko akreditazio bat jasoko dute, eta Punto de Vistako taldeak gomendioen eta jaialdira hurbilduko diren partaideekin, akreditatuekin eta gonbidatuekin topaketen hautaketa bat diseinatuko du.
Gazteen epaimahaiaren doako izen-ematea egin daiteke,martxoaren 27ra arte. Epea itxi ostean, Punto de Vistak hurrengo edizioko Gazteen epaimahaia osatuko duten profilak hautatuko ditu, eta izena eman duten pertsona guztiei jakinaraziko die.
Informazio gehiago hemen: info@puntodevistafestival.com.