Hautaketa batzordea

Atal Ofizialeko Hautaketa-Batzordea da: Miquel Martí Freixas, Inés Calero, Ekhiñe Etxeberria, Antonio Miguel Arenas eta Margot Mecca.

Miquel Martí Freixas

Miquel Martí Freixas (Bartzelona, 1978) zinema-programatzailea, irakaslea, kultura-kudeatzailea eta kritikaria da. Rotterdamgo Nazioarteko Zinema Jaialdiko programatzailea eta La Inesperada zinema-jaialdiaren sortzaileetako bat izan da; hainbat jaialdi eta erakundetan ere aritu da programatzaile-lanetan, honako hauetan, adibidez: DocumentaMadrid, Filmoteca de Catalunya, États généraux du film documentaire Lussas, ZINEBI, MajorDocs, Curtocircuito eta Mostra Front; epaimahaikide izan da jaialdi ugaritan, hala nola Malagako jaialdian eta RID Montreal, DocLisboa eta Play-Doc Tui jaialdietan. Zumzeig Cinema kooperatibaren sortzaileetako bat izan zen; horretaz gain, ziklo ugari ekoitzi zituen zinema-areto horretarako. Irakasle-lanetan aritu da ESCAC Eskolan eta unibertsitate, master eta zinema-eskola askotan (UAB, Tecnocampus, UPF); kritikaren esparruan, fikziozkoa ez den zineman espezializatutako Blogs&Docs aldizkariaren sortzaileetako bat eta argitaratzailea izan zen (2006-2013).

Inés Calero

Bere interesak narratiben, autofikzioaren eta niaren filmografien arteko nahasketan oinarritzen dira. Kazetaritzan graduatu zen Valentziako Unibertsitatean, dokumentaleko eta erreportaje transmediako masterra egin zuen (UC3M); eta zinema-komisariotzan espezializatu zen Elías Querejeta Zine Eskolan. Laura Garcíarekin batera, Docs&Talks fikziozkoa ez den zinema aztertzen duen podcastaren sortzaileetako bat da. Dirdira Lab laborategiarekin (2022-2023) eta RAW:Arché →Work programarekin (2024) elkarlanean aritu da. Donostiako Nazioarteko Zinemaldian (SSIFF) eta Dock of the Bay eta Animalcoi jaialdietan lan egin du. Tabakaleran eta Azkuna Zentroan ere aritu da programatzen beste batzuekin batera. Gaur egun, Marta Guillénen opera prima Una thermomix en el desierto ekoitzi du.

Ekhiñe Etxeberria

Ekhiñe Etxeberria Garjón Nafarroan kokatutako programatzailea, zinemagilea eta komisarioa da. Zinematografia (Dokumentala espezialitatea) ikasi zuen Kataluniako Escola de Cinema i Audiovisuals Eskolan (ESCAC) eta Komisariotza Zinematografikoa eta Ikus-entzunezkoa Elías Querejeta Zine Eskolan. Egiten duen kuradoretza-lana kultura-bitartekaritzara, memoria kolektibora eta lurraldearen, generoaren eta zinemaren arteko elkarrizketara bideratzen da, ikuspegi kritiko eta kokatutik begiratuta. Gaur egun, Uharte Arte Garaikideko Zentroko prestakuntza-koordinatzailea izateaz gain, kuradoretza-lana ere egiten du.

Antonio Miguel Arenas

Zinemagilea. Magnolia aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen. Aldizkari hori zinema-kritikari eta -azterketari buruzko online argitalpena da. Punto de Vista jaialdiaren prentsa-bulegoko kide izan zen 2016. eta 2017. urteetan. 2018an, komisariotzako graduondokoa egin zuen Donostiako Elías Querejeta Zine Eskolan. 2021. urteaz geroztik, Granadako Festival Jóvenes Realizadores jaialdiaren zuzendari artistikoa izan zen eta hamar urte daramatza jaialdi horri lotuta. Topo estrellado (2023) film laburra zuzendu du, Granadako José Guerrero Zentroak komisariatuta. Gaur egun, ECAM Eskolaren La Distribuidora banaketa-etxearen koordinatzaile da eta Eskola horretako irakasle da.

Margot Mecca

Bartzelonan kokatuta dagoen programatzaile, ekoizle eta ikertzaile italiarra. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko doktorea, 2019tik 2023ra doktoratu ondoko ikertzailea izan da UPFko Komunikazio Sailean. 2011z geroztik, Festival dei Popoli jaialdiaren lantaldeko kide da; jaialdi horretako industria-plataforma zuzentzen du eta hautaketa-batzordeko kide da. Hainbat jaialdiren programazioan eta jarduera profesionaletan lagundu du (FIDMarseille, Visions du Réel, Majordocs, +RAINFilm Festival, La Inesperada). Bere filmografiari dagokionez, Mother Lode (2021) eta Monte Tropic (2023) film luzeak eta Le prime volte (2025) film laburra ekoitzi ditu.

Hautaketa batzordea
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.