Guztira hemeretzi film (zazpi film luze, film ertain bat eta hamaika film labur), Amerikan, Asian, Europan eta Afrikan egindakoak. Munduko lau estreinaldi, nazioarteko estreinaldi bat eta Estatuko hamalau estreinaldi arituko dira lehian jaialdiak ematen duen sarietako bat irabazteko: Film Onenaren Punto de Vista Sari Nagusia, Zuzendari Onenaren Jean Vigo Saria, Film Labur Onenaren Saria, eta Ikuslegoaren eta Gazteen Film Onenaren Sari Bereziak.