Jaialdiaren inaugurazioa eta amaiera
Benita Raphan zinemagile newyorktarrak, bere film laburretan osasun mentalaren, berrikuntzaren eta sormenaren arteko harremana aztertu zuenak, bere buruaz beste egin zuen COVID pandemian. Alan Berlinerrek gorazarre ederra egin dio: zinemagile batek zinemagile bati egindako erretratua, filmatzeari buruzko film bat.
Udako oporretan, zinemagile batek eta hamabi urteko haren semeak Lisboako hotel abandonatu batean hartuko dute ostatu: The Shining filmekoa bezalako hotel huts batean, hain zuzen ere.