BENITA | Inaugurazioa

BENITA
Alan Berliner, Ameriketako Estatu Batuak, 2025, 81 min, DCP, ingelesa, JBAG. Estreinaldia Espainian.
 

Benita Raphanen familiak hildako zinemagilearen amaitu gabeko film labur bat bukatzea iradoki zion Alan Berlinerri, haren mentore eta adiskide izan baitzen. Halako proiektuari aurre egiteko ezintasunaren aurrean, hilondoko erretratua egitea proposatu zuen. Zinemagileak honako hauen erretratu ederren filmografia utzi zuen: Emily Dickinson olerkariarena, John Nash matematikariarena eta Buckminster Fuller arkitektoarena. Horrez gain, artxibo pertsonal zabala ere utzi zuen, bazterkinez, koadernoz, marrazkiz, argazkiz, etxeko filmez eta berrogeitik gora disko gogorrez josia.

Benitari buruz mintzatuko zaigu Berliner, zinemagilearen testu, soinu eta irudien bitartez. Horrela, bera ere jabetuko da besteak benetan zein gutxi ezagutzen ditugun. Berliner aditua da erretratuak eraikitzen, familia-ikerketetan eta idatzi intimoetan, artxiboaren berrantolaketa metodiko eta maisutasunezkoaren bitartez [Intimate Stranger (1991), Nobody's Business (1996), Wide Awake (2006), First Cousin Once Removed (2012)]. Berlinerrek gogoeta egiten du, ziurtasun baino zalantza gehiagorekin, pizgarri pertsonalei eta sorkuntza zinematografikoari buruz, oinazeari eta bakardadeari buruz, gure bizitzako bidaien misterioari eta hilkortasunari buruz, Benita Raphanen bizitza eta obra oinarri hartuta.

Miquel Martí Freixas

BENITA | Inaugurazioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.