Sergio Oksman zuzendariak kontakizun bat idatziko du Nuno semearekin batera. O futebol (2015) dokumentalean aitaren bila joan zen Brasilera. Oraingoan, berriz, Portugalera joango da mutikoarekin oporraldi atsegina, ederra, partekatzeko; oin bat haurtzaroan eta bestea nerabezaroan dutela. Leku bitxia aukeratuko dute uda pasatzeko, hotel zaharkitu bat, hautsez betea eta hutsa. Lekua ezin hobea da ordea gaztearen ametsetako bat egi bihurtzeko: beldurrezko film bat zuzentzea. Leku itxia, garai bateko beste leku ezagun batzuk islatzen diren lekua: Una historia para los Modlin dokumentala (2012). Ez dira gutxi izango metrajean barrena ibiliko diren mamuak, adiskide zaharrak direla, zein serieko hiltzaileak direla. Ezohiko opor-proposamen horri esker, zuzendaria noraezean ibili ahal izango da aitona-amonen artxibo zinematografikoetan barrena, bere banantzean barrena edo orain beldurrezko zinemaren klixeak birsortzen murgilduta dabilen Nunoren etorkizuneko bideetan barrena. Una película de miedo filmak bizi-ibilbideen adarrak, egunkari fantasmagorikoen orriak, oraindik zuriz dauden hurrengo orriekin alderatzen eta zabaltzen dituen gailu burutsu bat eraikitzen du.
Miquel Martí Freixas