Volver a casa tan tarde
Celia Viada Caso (Madril, 1991) zuzendaria eta antropologo bisuala da. Bere lanean memoria, gorputza eta lurraldea lotzen dituzten gaiak lantzen ditu. Antropologia eta Komunikabideak ikasi zuen Londreseko Goldsmiths Unibertsitatean, eta Sorkuntza Dokumentaleko Masterra egin du Bartzelonako UPFn. Bere lehenengo film luzearekin, La Calle del Agua (2020), zazpi sari eskuratu zituen FICX jaialdian, zuzendaritza onenari FIPRESCI saria, gidoi onenari ALMA saria eta publikoaren saria barne. Gaur egun, Un verano sin pájaros film luzea garatzen ari da.