Ezagutu hemen Moving Cinema x Punto de Vista Programatzaile Gazteen Zubi Programako parte-hartzaileek 2026ko irailetik 2027ko otsailera bitartean programatuko dituzten saioak. Programan parte hartzen duten 15 pertsonen zinema-proposamenak ezagutzeko aukera izango da, hiriko hainbat kultura-erakunderekin elkarlanean.
Programatzaile Gazteek Gabriel Azorínek Madrilgo Círculo de Bellas Arteserako hautatutako filmetako bat aurkeztuko dute. Gainera, urtarrilaren 8an, haren beste film bat, Anoche conquisté Tebas, proiektatuko da Nafarroako Filmotekan.