AKREDITAZIOAK |
---|
Edizio honetan bi akreditazio modalitate izango dira: akreditazio presentziala + online eta online akreditazioa. Online akreditazioak jaialdiaren programazioaren edukien aukeraketa batean sartzeko aukera emango du hilabete batez, martxoaren 15etik apirilaren 15era.
Prentsako akreditazioa komunikabideetako ordezkarientzat erreserbatuta dago modu esklusiboan (prentsa idatzia, prentsa elektronikoa, prentsa-, telebista- eta irrati-agentziak). Akreditazio horrek Atal Ofizialeko goizeko proiekzioetara, prentsaurrekoetara eta aurkezpenetara joateko lehentasuna ematen du. Akreditazioa dutenek beste ziklo batzuen proiekzioetara joan daitezke, aretoaren edukiera kontuan hartuta.
Akreditazioen kopurua mugatua da eta, beraz, Jaialdiak erabakiko du horiek nola banatu. Eskaera bidali arren, baliteke akreditaziorik ez lortzea.
Akreditazioak eskatzeko epea Jaialdiaren 15. ediziorako amaitu da.
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información