Albisteak

18 film arituko dira lehian Punto de Vista Jaialdiaren zazpigarren edizioan
10.12.22

18 film arituko dira lehian Punto de Vista Jaialdiaren zazpigarren edizioan

Hamar herrialdetako 12 film luzek eta 6 laburrek parte hartuko dute Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zazpigarren edizioaren Atal Ofizialean. Jaialdia Iruñean eginen da 2011ko otsailaren 22tik 27ra. Aukeratutako lanek hainbat sari ofizial irabazteko aukera izanen dute; besteak beste, film onenarentzako Punto de Vista Sari Nagusia, 10.000 euroz hornitutakoa. Aurtengoan, film gehienak Saide Carlos III zinema-tokietan emanen dira.

Gehiago irakurri

Tupi or not tupi, kanibalismo etnografiko eta kulturala Punto de Vista Jaialdiaren ikuspegitik
10.12.21

Tupi or not tupi, kanibalismo etnografiko eta kulturala Punto de Vista Jaialdiaren ikuspegitik

Punto de Vista Jaialdiko zazpigarren edizioko bigarren ziklo tematikoaren izenburua da “Tupi or not Tupi. Kanibaleak vanpiroaren kontra”, eta gaia kanibalismo kultural eta etnografikoa. Mugimendu hori herrialde kolonizatuetan sortu zen: kultura kolonialari buru egin zioten, ez hura baztertzea proposatuta, baizik kanibalizazio prozesuak sustatuz. Helburua zen bertakoarekin nahastutako kultura inbaditzailea xurgatzea, txegostea eta prozesatzea, “inbadituaren” biktimismoa alde batera utzi eta, harro, halabeharrez hibridoa izan behar zuen nortasun berri bat aldarrikatzea. Bultzada paradoxiko horren babesean sortutako zinema, liluragarriaz gain, kontraesankorra, irenstailea eta deserosoa da, eta ziklorako aukeratu ditugun filmek argi islatzen dute hori.

Gehiago irakurri

Heterodocsias Rewind sailean zinema espainiar amateurra izango dugu ikusgai eta, gainera, Mursegok m...
10.12.13

Heterodocsias Rewind sailean zinema espainiar amateurra izango dugu ikusgai eta, gainera, Mursegok musika jarriko du

Saiakera neorrealista katalanak, hiltamuen eta heriotzen etxeko irudiak eta esperimentu abangoardistak izango ditugu ikusgai 2011ko Heterodocsias Rewind sailean. Espainiako zinema heterodoxo eta ahaztuena sakontzen du sail horrek eta, datorren jaialdian, Amateurismos bajo la influencia izenburupean eta bi saiotan, Espainiako 30. eta 50. hamarkada arteko zinema amateurreko filmak jarriko ditugu, abangoardismo eta neorrelismo kutsukoak. Espainiako zinema amateurrari buruzko azterlan espezifikoak badaude, baina gaur egungo jendearentzat ezezaguna da. Horregatik aukeratu dugu aurten zinema hori, oraingo ikusleei garai hartako obrarik baliotsuenak erakusteko. Abangoardiaren inguruko saioan, gainera, Mursegok zuzeneko musika ikuskizuna egingo du; Mursego hainbat instrumentu jotzen dituen Maite Arroitajauregi musikagilearen bakarkako proiektua da.

Gehiago irakurri

John Gianvito 2011ko Punto de Vista jaialdian egongo da, Espainian bere azken pelikula, Vapor Trail ...
10.12.13

John Gianvito 2011ko Punto de Vista jaialdian egongo da, Espainian bere azken pelikula, Vapor Trail (Clark), estreinatzeko

John Gianvito zinema dokumentaleko egile garrantzitsuenetako bat da gaur egun, Profit Motive and the Whispering Wind (2007) pelikulari esker; Time Out aldizkariaren arabera, zinemagilearen bigarren film hori hamarkadako onenetako bat da. Gianvitok, bere hirugarren film luzearen, Vapor Trail pelikularen Espainiako estreinaldia Punto de Vista jaialdiaren zazpigarren edizioan egingo du, nazioarteko hainbat jaialditan eman ondoren (BAFICI, Vancouver, Rotterdam). Vapor Trail (Clark) Erdialdeko Eskualdea sailean jarriko dugu, dokumental arriskutsuenen sailean, alegia.

Gehiago irakurri

Saide Carlos III zinema-tokiak eta Kondestablearen Jauregia, Punto de Vista Jaialdiaren bi egoitzak
10.12.13

Saide Carlos III zinema-tokiak eta Kondestablearen Jauregia, Punto de Vista Jaialdiaren bi egoitzak

Zazpigarren edizioan, Punto de Vista Jaialdiak halaxe erabakita, emanaldiak ahalik eta gehien metatuko dira, egoitza kopurua murrizteko. Iazkoan, egoitza hiriko alde zaharrean dagoen Kondestablearen Jauregira eraman zen, eta aurtengoan, emanaldi gehienak Saide Carlos III zinema-tokietan eginen dira, jaialdiaren egoitzatik oso hurbil baitaude.

Gehiago irakurri

Pablo Berástegui, Alvaro Matías eta Jaume Ripoll izango dira Proyecto X Films-eko hautaketa batzor...
10.11.22

Pablo Berástegui, Alvaro Matías eta Jaume Ripoll izango dira Proyecto X Films-eko hautaketa batzordeko kideak

Punto de Vista jaialdiak otsailean Proyecto X Films izenekoaren bigarren deialdia egingo du. Heterodocsias atalaren barruan dago, eta proiektu horren bidez jaialdian aldez aurretik hautatutako artistek aurkeztutako proposamenen artean bat hautatu nahi da. Iaz hautatutako proiektua Notas de lo efímero, Chus Dominguezena, izan zen.

Gehiago irakurri

<i>Pertsonala politikoa da</i> zikloak nazioarteko ibilbidea eskainiko du feminismoaren eta dokument...
10.11.22

Pertsonala politikoa da zikloak nazioarteko ibilbidea eskainiko du feminismoaren eta dokumentalaren arteko elkarguneetatik

Zikloaren komisarioak Sophie Mayer eta Elena Oroz dira, eta bi koordenatu ditu ardatz: garapen historikoa eta nazioz gaindiko izaera. Beraz, Pertsonala politikoa da zikloak denboran eta espazioan bidaia proposatzen du hurrengo gai hauen inguruan: ikuspena eta emakumeen istorio ahaztua, subjektibitateak, lekukotzak —pertsonalak eta sozialak, tokikoak eta globalak— eta patriarka-menderatzearen ondorio suntsitzaileak. Esperientzia subjektiboa, bokazio politikoa, tokiko eskalan zein eskala globalean, eta historiaren (berr)idazketa programa osoan agertzen diren hitz giltzarriak dira.

Gehiago irakurri

<i>The Ukranian Time Machine</i> serieak, Naomi Umanen bost urteko lanak, munduko premièrea izango ...
10.11.18

The Ukranian Time Machine serieak, Naomi Umanen bost urteko lanak, munduko premièrea izango du Punto de Vista jaialdian

The Ukranian Time Machine seriea zazpi filmek osatzen dute. Lan kontzeptuala da, eta Naomi Umanek Ukrainako herri txiki batean bizi izan den bitartean (2006-2010) egindako lan zinematografikoa da. Gaur egun, errealizadorea serieko azken filma amaitzen ari da. Film luze horrek, Naomi-Uman behin-behineko izenburuarekin, errealizadorearen esperientzia kontatzen du, eguneroko baten antzera. Seriea ixten duen lana da eta Iruñean aurkeztuko du. Errealizadoreak bideo teknologiarekin lan egin duen lehenengo aldia da.

Gehiago irakurri

Punto de Vista Jaialdiak Thom Andersen eta Sharon Lockharten azken pelikulak ekarriko ditu Espainiar...
10.11.03

Punto de Vista Jaialdiak Thom Andersen eta Sharon Lockharten azken pelikulak ekarriko ditu Espainiara

Punto de Vista Jaialdiko antolatzaileak hasi dira 7. edizioan ikusiko ditugun filmak aukeratzen. Erdialdea deritzon atalean, adibidez, Thom Andersen eta Sharon Lockharten azken pelikulak estreinatuko dituzte: Get out of the car eta Podwoska.

Gehiago irakurri

Elia Urquiza, Daniel Cuberta eta WeareQQ sortzaile bikotea, X Films proiektuko bigarren edizioan gon...
10.11.03

Elia Urquiza, Daniel Cuberta eta WeareQQ sortzaile bikotea, X Films proiektuko bigarren edizioan gonbidatutako zuzendariak

2011ko otsailean, Punto de Vista Jaialdiaren barruan, azaleratzen ari diren hainbat dokumentalista espainiarrek saiakera moduko ikus-entzunezko sorkuntza bat egiteko aukera izango dute Nafarroan. Oraingoan, Elia Urquiza, Daniel Cuberta eta WeareQQ sortzaile bikotea gonbidatu dituzte Jaialdian proiektuak aurkeztera.

Gehiago irakurri

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.