18 film arituko dira lehian Punto de Vista Jaialdiaren zazpigarren edizioan

18 film arituko dira lehian Punto de Vista Jaialdiaren zazpigarren edizioan
2010/12/22
Hamar herrialdetako 12 film luzek eta 6 laburrek parte hartuko dute Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zazpigarren edizioaren Atal Ofizialean. Jaialdia Iruñean eginen da 2011ko otsailaren 22tik 27ra. Aukeratutako lanek hainbat sari ofizial irabazteko aukera izanen dute; besteak beste, film onenarentzako Punto de Vista Sari Nagusia, 10.000 euroz hornitutakoa. Aurtengoan, film gehienak Saide Carlos III zinema-tokietan emanen dira.

Hamar herrialdetako 12 film luzek eta 6 laburrek parte hartuko dute Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zazpigarren edizioaren Atal Ofizialean. Jaialdia Iruñean eginen da 2011ko otsailaren 22tik 27ra. Aukeratutako lanek hainbat sari ofizial irabazteko aukera izanen dute; besteak beste, film onenarentzako Punto de Vista Sari Nagusia, 10.000 euroz hornitutakoa. Aurtengoan, film gehienak Saide Carlos III zinema-tokietan emanen dira.

Horrez gain, zuzendari onenarentzako Jean Vigo Saria ere emanen da, 5.500 euroz hornitutakoa, eta film labur onenarentzako Saria, 3.500 eurokoa. Jaialdiko ikusleek film hoberenarentzako sari berezi bat erabakiko dute, 2.500 eurokoa. Epaimahaiak, bestalde, gehienez bi aipamen berezi egiteko aukera izanen du, haietako bakoitza 1.250 euroz hornitutakoa.

Hona hemen edizio honetako epaimahaikideak: Hans Hurch (Viennale Zinema Jaialdiko zuzendaria), Ben Russell (2010eko otsailean, film onenarentzako Punto de Vista saria irabazitakoa), Naomi Uman zinemagilea eta artista bisuala, MoMAko Josh Siegel programatzailea eta Josep Mª Catalá akademikoa.

Punto de Vistako atal ofizialean lehiatzeko aurkeztu diren 737 filmetatik, 18 lan aukeratu dira: 12 film luze eta 6 film labur, hain zuzen ere. Ikusleek mundu zabaleko lanak ikusteko parada izanen dute, aukeratutako filmak hamar herrialdetakoak baitira (Bretainia Handia, Espainia, Amerikako Estatu Batuak, Portugal, Txekiar Errepublika, Frantzia, Argentina, Letonia, Belgika eta India).  

Film luzeak
-    48 (Portugal, 2009), Susana de Sousa Dias, 93’
-    Alda (Txekiar Errepublika, 2009), Viera Cakanyova, 51’
-    Color perro que huye (Espainia), Andrés Duque, 70’
-    Erie (AEB, 2010), Kevin Jerome Everson, 81’
-    Foreign Parts (AEB, 2010), Verena Paravel eta J.P. Sniadecki, 80’
-    Gravity Was Everywhere (AEB, 2010), Brent Green, 68’
-    Histoire racontée par Jean Dougnac (Frantzia, 2010), Noëlle Pujol, 40’
-    Ici-Bas (Belgika/Frantzia, 2010), Comes Chahbazian, 55’
-    Make it New John (Bretainia Handia, 2009), Duncan Campbell, 55’
-    The Arbor (Bretainia Handia, 2010), Clio Barnard, 90’
-    True Love (Espainia, 2010), Ion de Sosa, 70’
-    Vrindavana (Argentina, 2010), Ernesto Baca, 90’

Film laburrak
-    Crosswalk (AEB, 2010), Jeanne Liotta, 19’
-    El maná (Espainia, 2010), Juan Carrascal, 5’
-    Into the Middle of Nowhere (Bretainia Handia, 2010), Anne Frances Ewert, 15’
-    Pa Rubika Celu/ On Rubik’s Road (Letonia, 2010), Laila Pakalnina, 30’
-    Talking Heads/ Muslim Women (Bretainia Handia/India, 2010), Fathima Nizaruddin, 27’
-    Traslating Edwin Honig: A Poet’s Alzheimer (AEB, 2010), Alan Berliner, 19’

 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.