Punto de Vista Jaialdian, 2007an hasitako ildoari jarraiki, argazkilari profesional baten argazkia erabili dugu edizio berriko kartela egiteko; Jaialdia Iruñean egingo dugu eta 2011ko otsailaren 22an hasi eta 27an amaituko da.
Punto de Vista Jaialdian, 2007an hasitako ildoari jarraiki, argazkilari profesional baten argazkia erabili dugu edizio berriko kartela egiteko; Jaialdia Iruñean egingo dugu eta 2011ko otsailaren 22an hasi eta 27an amaituko da. Aurten, Aaron Huey argazkilariak utzi dizkio Jaialdiari kartela egiteko eskubideak, "Walk across America" bildumako argazki batenak, hain zuzen. Aurreko edizioetan Clemente Bernard, Matías Costa, Ellen Koi eta Vicent Fournier argazkilariekin aritu ziren gurekin elkarlanean, kartelak egiteko.
2002an, Aaron Hueyk eta Cosmo bere zakurrak 5.388 kilometro egin zituzten 154 egunetan, Kaliforniako Encinitas herritik New Yorkeraino. Hedabideek ez zuten ibilaldiaren berri eman. Oinez egin zuten bide guztia. Punto de Vista Jaialdiaren 2011ko edizioko irudia bakar-bakarrik egindako ibilaldi horretan hartutako argazki bat izango da; 38. egunean, 1.168. kilometroan, New Mexikoko Quemado herrian ateratako argazki bat, hain zuzen.
Ibilaldia amaitu ondoren, Hueyk utzi egin zion argazkilari lanari bi urte eta erdian; denbora horretan artistentzako Hueyhaus programa jarri zuen abian, Santa Fe ekialdean, Pecos ibaian.
Aaron Hueyk aldizkari hauekin egiten du lan, besteak beste: The Smithsonian Magazine, Harpers, The New Yorker, The New York Times eta National Geographic. Argazkietan jaso ditu Afganistango talibanen segadak, Maliko antzinako gauzen kontrabandoa, Burmako tenplu galduak eta Polinesia frantseseko tiburoiak, besteak beste.
PDN (Photo District News) aldizkariak ematen duen sarirako izendatu zuten 2007an eta sari ugari jaso ditu, adibidez: NPPA (National Press Photographers Association) eta POYi (Pictures of the Year International) ospetsua. Kanpoan ez denean, Seattlen bizi da. Orain, Aaron Huey Hego Dakotako Pine Ridge indiarren erreserbari buruzko liburu bat eta pelikula bat egiten ari da, han eman baititu bost urte, argazkiak egiten.