Elia Urquiza, Daniel Cuberta eta WeareQQ sortzaile bikotea, X Films proiektuko bigarren edizioan gonbidatutako zuzendariak

Elia Urquiza, Daniel Cuberta eta WeareQQ sortzaile bikotea, X Films proiektuko bigarren edizioan gonbidatutako zuzendariak
2010/11/03
2011ko otsailean, Punto de Vista Jaialdiaren barruan, azaleratzen ari diren hainbat dokumentalista espainiarrek saiakera moduko ikus-entzunezko sorkuntza bat egiteko aukera izango dute Nafarroan. Oraingoan, Elia Urquiza, Daniel Cuberta eta WeareQQ sortzaile bikotea gonbidatu dituzte Jaialdian proiektuak aurkeztera.

Vicente Vazquezek (Tarragona 1976) eta Usue Arrietak (Arrasate 1979) Cuencan ezagutu zuten elkar eta 2003an hasi ziren elkarrekin lanean, WeareQQ izenarekin. Biek batera diziplina anitzeko obra eredu bat egin dute. Eredu horren oinarriak gizarte espazioak berriz definitzeko ariketak dira, eguneroko testuinguruan aurkitzen dituzten gai politiko, ideologiko eta ekonomikoei buruzkoak. Era horretan (bideoak, instalazioak eta espazio publikoan egiten dituzten esku-hartzeak baliatuz), jendea eta haien testuingurua harremanetan jartzeko aukera berriak sortzen dituzte. Erakusketak egin dituzte Juan Ismael eta CA2M arte zentroetan, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan eta Nogueras Blanchard eta Angels Barcelona galerietan, adibidez. Eta haien lan bideografikoak honako ekitaldi hauetan egon dira ikusgai: CGAI, La Noche en Blanco, La Casa Encendida, Las Palmaseko eta Ourenseko nazioarteko jaialdiak eta Mexikoko FMX jaialdia, besteak beste. Gainera, arte egonaldiak egin dituzte Bartzelonako Fabra i Coats sormen fabrikan, Bilboarten eta Argentinako El Levante fundazioan. Bekak jaso dituzte Barcelona Producció, Can Xalant, Injuve eta Agadic erakundeen eskutik eta tailerrak eman dituzte Buenos Airesen eta Liman, Espainiako Kultura Zentroetan, hain zuzen.

Elia Urquiza-ren (Iruña, 1979) lehenbiziko dokumentala, “De Carmen a Carmen” izan da, UABko Sortze Dokumentalen Masterrean zuzendu zuen. Ordudanik obra ugari idatzi, zuzendu eta editatu ditu, maiz dokumentalaren eta fikzioaren arteko lerroa gaindituz. 2005ean "Entre el dictador y yo" dokumental kolektiboan parte hartu zuen. 2006an, "Historia de un niño" obran, bere bi zuzendari gustukoenei, Victor Erice eta Abbas Kiarostamiri, omenaldia egin zien, Bartzelonako CCCBko bere erakusketa komunean. 2007an La Caixa fundazioaren beka bat irabazi zuen eta, horri esker, Kaliforniako CalArts zinema zuzendaritzako programan sartu zen; han, fikziozko zinemaren aukerekin jolas egin du. 2010ean Vianako Printzea Institutuko beka bat irabazi zuen eta, hala, orain, graduondoko ikasketak amaitzen ari da Los Angelesen, Monte Hellman zuzendari duela.

Daniel Cuberta Sevillan bizi da. Denbora asko eman dut formatu, teknika eta teknologiekin jolasean eta saiakuntzak egiten. Berak esaten du “orain, ordea, aspaldiko kontuak dirudite horiek. Egiten dudan horri bideosorkuntza deitu diote, eta hori ezer ez esatea da, noski. Niri gustatzen zitzaidan pentsatzea nahasketak egiten nituela, erdi bidean nengoela, uztartzen nituela dokumentuen bokazioa, istorioak kontatzeko grina, antzezpenagatiko, kantuengatiko eta hitz jokoekiko maitasun buruarina. Hori, baina, ezer ez esatea izan liteke baita ere. Pelikula horietako batzuk hemen ikus ditzakezue: www.danielcuberta.com”.

Chus Dominguez filmaren trailer bat (Proyecto X Film egindakoa) ikusi nahi bahi baduzu:www.puntodevistafestival.com/es/galeria.asp

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.