Hasi da atzerako kontaketa Punto de Vista Jaialdiaren zazpigarren ediziorako filmak aukeratzeko

Hasi da atzerako kontaketa Punto de Vista Jaialdiaren zazpigarren ediziorako filmak aukeratzeko
Amanar Tamaseq, Lluis Escartín
2010/10/08

Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Jaialdiaren zazpigarren edizioko Atal Ofizialerako filmak aurkezteko epea irailaren 30ean amaitu zen. Jaialdia Iruñean egingo dugu, 2011ko otsailaren 22tik 27ra.

Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Jaialdiaren zazpigarren edizioko Atal Ofizialerako filmak aurkezteko epea irailaren 30ean amaitu zen. Jaialdia Iruñean egingo dugu, 2011ko otsailaren 22tik 27ra. Orain, Jaialdian lehiatuko duten hogei lanak aukeratu behar ditugu. Aukeratutako pelikulen berri abenduan emango dugu.

Hautagaiak 61 herrialdetakoak dira. Ekoizle gehienak dira Espainiakoak, Estatu Batuetakoak, Frantziakoak, Poloniakoak, Mexikokoak, Argentinakoak eta Erresuma Batukoak. Lehen hautaketa fasera Israel, Taiwan, Australia, Turkia, India, Kanada, Mozambike eta Koreako lanak ere aurkeztu dituzte, besteak beste.

Aukeratutako pelikulek Jaialdiko sari hauek jaso ditzakete: film onenarentzako Punto de Vista sari nagusia (10.000 euro), zuzendari onenarentzako Jean Vigo saria (5.500 euro) eta film labur onenarentzako saria (3.500 euro). Bi aipamen berezi ere emango ditugu, 1.250na eurokoak. Gainera, filmak ikustera joaten zaretenek film onenarentzako ikusleen sarirako botoa eman dezakezue; saria 2.500 eurokoa da.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.