Heterodocsias Rewind sailean zinema espainiar amateurra izango dugu ikusgai eta, gainera, Mursegok musika jarriko du

Heterodocsias Rewind sailean zinema espainiar amateurra izango dugu ikusgai eta, gainera, Mursegok musika jarriko du
El andamio ren argazkia
2010/12/13
Saiakera neorrealista katalanak, hiltamuen eta heriotzen etxeko irudiak eta esperimentu abangoardistak izango ditugu ikusgai 2011ko Heterodocsias Rewind sailean. Espainiako zinema heterodoxo eta ahaztuena sakontzen du sail horrek eta, datorren jaialdian, Amateurismos bajo la influencia izenburupean eta bi saiotan, Espainiako 30. eta 50. hamarkada arteko zinema amateurreko filmak jarriko ditugu, abangoardismo eta neorrelismo kutsukoak. Espainiako zinema amateurrari buruzko azterlan espezifikoak badaude, baina gaur egungo jendearentzat ezezaguna da. Horregatik aukeratu dugu aurten zinema hori, oraingo ikusleei garai hartako obrarik baliotsuenak erakusteko. Abangoardiaren inguruko saioan, gainera, Mursegok zuzeneko musika ikuskizuna egingo du; Mursego hainbat instrumentu jotzen dituen Maite Arroitajauregi musikagilearen bakarkako proiektua da.

Zaletuek abangoardiako eta neorrealismoko estiloekin jokatuz egindako pelikulak dira garai hartakoak (amateur zinema egiten zutenei “zineista” deitzea gustatzen zitzaien); erreferenteez haratago doaz eta haustura formal, narratibo eta politikoak planteatzen dituzte. El nostre pa de cada dia pelikula, adibidez, Ramon Bardesek eta Joan Blanquetek egin zuten 1950ean, Sabadellen, eta kredituetan diote “saiakera neorrealista” bat dela (filmak 10 minutu dauzka). Pere Fontek, In memoriam de la abuelita Mercedes pelikulan (8 minutu dauzka), zalantzan jarri zituen zinema familiarraren inguruko leku komunak: amaren hiltamua eta heriotza filmatu zituen.
 
Hala, ikusgai izango ditugu Espainiako amateur zinemako egile ospetsuenen pelikulak, Delmiro Decaralten film bat, adibidez; eta Lorenzo Llobet Graciaren film labur batzuk. Llobetek pelikula komertzial bakarra egin zuen: gaur egun zinema espainiarreko maisulantzat duten Vida en sombras (1948). Horiekin batera jarriko ditugu orain dela gutxi berreskuratu eta zaharberritutako film batzuk, besteak beste: Una aventura vulgar (Antonio Crespo, 1953) eta El andamio (Rogelio Amigo, 1958). Pelikula horietan, beren erara, erregimenak ezagutzera eman nahi zuen Espainiarekin bat ez zetozen ikuspegiak azaldu zituzten.<0}
 
Gainera, esan bezala, zineisten abangoardiarekin batera Mursegoren musika izango dugu entzungai, zuzenean. Izan ere, hainbat instrumentu jotzen dituen Maite Arroitajauregui musikagileak pelikula batzuei zuzeneko musika jarriko die. Maitek Victor Iriarterekin batera egin zuen 2010eko Punto de Vista jaialdiko goiburua eta bigarren diskoa atera berri du. Lan horiek beste testuinguru batean jartzea eta jaialdian ematea Espainiako zinemaren historia berriz idaztea bezala da, zinema profesionalaren eta zaletuen zinemaren arteko muga tradizionalak haustea.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.