John Gianvito 2011ko Punto de Vista jaialdian egongo da, Espainian bere azken pelikula, Vapor Trail (Clark), estreinatzeko

John Gianvito 2011ko Punto de Vista jaialdian egongo da, Espainian bere azken pelikula, Vapor Trail (Clark), estreinatzeko
Vapor Trail-en argazkia
2010/12/13
John Gianvito zinema dokumentaleko egile garrantzitsuenetako bat da gaur egun, Profit Motive and the Whispering Wind (2007) pelikulari esker; Time Out aldizkariaren arabera, zinemagilearen bigarren film hori hamarkadako onenetako bat da. Gianvitok, bere hirugarren film luzearen, Vapor Trail pelikularen Espainiako estreinaldia Punto de Vista jaialdiaren zazpigarren edizioan egingo du, nazioarteko hainbat jaialditan eman ondoren (BAFICI, Vancouver, Rotterdam). Vapor Trail (Clark) Erdialdeko Eskualdea sailean jarriko dugu, dokumental arriskutsuenen sailean, alegia.

Aurreko pelikularen konpromiso formal eta politikoaren ildo berean, Gianvitok Filipinetako historia kolonialaren ehun urteren gaineko kontakizun sendo eta epikoa egin du oraingoan. Filipinetako Senatuak 1991n erabaki zuen AEBetako base militarrak uhartean egotearen kontra bozkatzea. Orduan, Estatu Batuek zona utzi eta giza eta ekologia hondamendia eragin zuten: eremu hura izugarri kutsatua dago eta kutsadurak kalteak eragin dizkie ingurumenari eta hango biztanleei. Vapor Trail (Clark) pelikula muturrekoa eta ezinbestekoa da, solidarioa eta oroigarria. John Gianvito Iruñera etorriko da pelikula aurkeztera eta, eman ondoren, ikusleekin komentatzera.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.