Pablo Berástegui, Alvaro Matías eta Jaume Ripoll izango dira Proyecto X Films-eko hautaketa batzordeko kideak

Pablo Berástegui, Alvaro Matías eta Jaume Ripoll izango dira Proyecto X Films-eko hautaketa batzordeko kideak
Notas de lo efímeroren argazkia
2010/11/22
Punto de Vista jaialdiak otsailean Proyecto X Films izenekoaren bigarren deialdia egingo du. Heterodocsias atalaren barruan dago, eta proiektu horren bidez jaialdian aldez aurretik hautatutako artistek aurkeztutako proposamenen artean bat hautatu nahi da. Iaz hautatutako proiektua Notas de lo efímero, Chus Dominguezena, izan zen.

Punto de Vista jaialdiak otsailean Proyecto X Films izenekoaren bigarren deialdia egingo du. Heterodocsias atalaren barruan dago, eta proiektu horren bidez jaialdian aldez aurretik hautatutako artistek aurkeztutako proposamenen artean bat hautatu nahi da. Iaz hautatutako proiektua Notas de lo efímero, Chus Dominguezena, izan zen (trailer ikusi).

Jaialdiak, Proyecto X Films izenekoaren bidez, hautatutako egileari Nafarroan grabatutako ikus-entzunezko entsegu bat egitea eskatuko dio. Entsegu hori egileak 2011ko martxoa eta 2012ko urtarrila bitartean egindako egonaldian grabatuko du. Oraingoan, hurrengo hauei egin zaie deialdia: Elia Urquiza, Daniel Cuberta eta WeareQQ sormen taldea (Usue Arrietak eta Vicente Vázquezek osatua). Horien proiektuak ikus-entzunezko talentu berrien lanean interesa duten hiru profesionalek baloratuko dituzte: Pablo Berástegui, Jaume Ripoll eta Alvaro Matías.

Pablo Berástegui Matadero Madrid sormen zentroko koordinatzailea da 2008ko urritik eta Madrilgo La noche en blanco izenekoaren azken lau edizioak zuzendu ditu. Aurretik, zazpi urtez PhotoEspaña Argazkigintzako eta Ikusizko Arteetako Nazioarteko Jaialdian aritu zen. Ekitaldi horretan 1999an hasi zen, koordinatzaile nagusi moduan, eta ondoren zuzendaria izan zen, 2003 eta 2006. urteen bitartean. 2006 eta 2008. urteen bitartean Elsinor-eko proiektuen zuzendaria izan zen, eta bertan arteen sustapenerako plataforma berriak sortu zituen.

 
Alvaro Matías La Fábrica kulturarekin eta komunikazioarekin lotutako esparruetan lan egiten duen enpresako komunikazio zuzendaria da. Sail horren buru dela, La Fábricako proiektuak zabaltzeaz eta sustatzeaz arduratzen da Argitalpenak, Artea, Internet eta Bezeroentzako proiektuak arloetan, eta enpresaren harreman publikoak eramaten ditu. 2008tik Interneteko Edukien Zuzendaritzako arduraduna ere bada, eta plataforma horren bidez La Fábrica ikus-entzunezko esparrutik proiektuak lantzen hasi da; besteak beste, Notodo.com, Notodofilmfest.com eta Notodohoteles.com proiektuak koordinatzen ditu.


Jaume Ripoll Cameo zinema independentearen konpainiako argitaratze zuzendaria da. Zenbait urtez kazetari eta dokumentalen eta bideoklipen zuzendari moduan ibili ondoren, 2005ean Cameo konpainian sartu zen, hasieran e-commerce eginkizunak egiteko. 2007tik konpainia horretako lanarekin batera Filmin garatzen du, bi printzipio oinarri dituen atari zinematografiko arranditsua: talentu sortu berrien lana zabaltzen laguntzea eta azken urteetako zinema independentearen eta egile-zinemaren film onenak ordezkatzen dituzten izenburuen katalogo hautatua streaming formatuan izatea.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.