Pertsonala politikoa da zikloak nazioarteko ibilbidea eskainiko du feminismoaren eta dokumentalaren arteko elkarguneetatik

<i>Pertsonala politikoa da</i> zikloak nazioarteko ibilbidea eskainiko du feminismoaren eta dokumentalaren arteko elkarguneetatik
Me broni ba
2010/11/22
Zikloaren komisarioak Sophie Mayer eta Elena Oroz dira, eta bi koordenatu ditu ardatz: garapen historikoa eta nazioz gaindiko izaera. Beraz, Pertsonala politikoa da zikloak denboran eta espazioan bidaia proposatzen du hurrengo gai hauen inguruan: ikuspena eta emakumeen istorio ahaztua, subjektibitateak, lekukotzak —pertsonalak eta sozialak, tokikoak eta globalak— eta patriarka-menderatzearen ondorio suntsitzaileak. Esperientzia subjektiboa, bokazio politikoa, tokiko eskalan zein eskala globalean, eta historiaren (berr)idazketa programa osoan agertzen diren hitz giltzarriak dira.

Saio bakoitzean gai zehatzak identifikatzen dira. Abiapuntua hirurogeiko hamarkadako feminismoaren enbrioi-ideia da, hots, ‘pertsonala politikoa da’. Hortik aurrera, testuinguru geografiko, politiko eta sozial desberdinak arakatzen dira, gaur egun feminismo global(ak) izendatu daite(z)keen horretan loturak eta desberdintasunak bilatuz. Emakumeen artean dauden desberdintasunak aitortuz, hemen hautatutako filmetan, genero-harremanei erronka egiteaz gain, askotan, kritika horri kolonialismoari, kapitalismoari edo derrigorrezko heterosexualitateari zuzendutako beste kritika batzuk gainjartzen zaizkio. Era berean, programak dokumental feminista hori zinemaren esperientzia formalaren abangoardian egon dela eta egoten jarraitzen duela nabarmentzeko balio du, ez bakarrik dokumentalaren esparruan, testuinguru garaikidean. Azken berrogei urteetan zinema dokumentalaren esparruan egindako muturreko berrikuntzak ezin dira ulertu film horiek gabe.

Pertsonala politikoa da zikloak dokumental feministaren berrogei urteetan loturak, aldaketak eta oihartzunak arakatzen ditu, ikuspegi deszentralizatutik. Zikloak bereziki azpimarratzen du 21. mendeko emakume egileen multzo bat aztertzea, horien ibilbide labur baina oparoak Espainian ia ez baitu eraginik izan, besteak beste, egile hauen kasuan: Natalia Almada (Mexiko), Akosua Adoma Owusu (EEBB), Inge “Blackman” CampbellX (Britainia Handia) eta Rosalind Nashashib (Egipto). Horrez gain, ez dira ahaztu behar zikloan agertzen diren izen klasikoak, besteak beste, Angès Varda, Sara Gómez, Sally Potter, Ursula Biemann, Abigail Child eta Sadie Benning.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.