Punto de Vista Jaialdiak Thom Andersen eta Sharon Lockharten azken pelikulak ekarriko ditu Espainiara

Punto de Vista Jaialdiak Thom Andersen eta Sharon Lockharten azken pelikulak ekarriko ditu Espainiara
Get out of the car
2010/11/03
Punto de Vista Jaialdiko antolatzaileak hasi dira 7. edizioan ikusiko ditugun filmak aukeratzen. Erdialdea deritzon atalean, adibidez, Thom Andersen eta Sharon Lockharten azken pelikulak estreinatuko dituzte: Get out of the car eta Podwoska.
Get out of the car hiri sinfonia bat da, 16 milimetroan egina. Agertzen dira kartelak, eraikinen etxaurreak, abesti pusketak, elkarrizketa zatiak, izenik gabeko lekuak eta ahaztutako monumentu kulturalen hondarrak (Monte Legion estadioa eta Watts taberna, esaterako). Abestiek Los Angelesen (eta beste leku batzuetan) 1941etik 1999ra entzuten zen herri musikaren ikuspegi inpresionista ematen diote filmari, batik bat 1950. hamarkadako rhythm and blues estiloak eta jazzak eta 1990. hamarkadako corridoek. Richard Berry, Johnny Otis, Leiber and Stoller eta Los Tigres del Norte musikarien lanak dira nabarmenenak.
 
Thom Andersen Los Angelesen bizitu da gehien. 1960. hamarkadan film laburrak egin zituen, adibidez: Melting (1965), Olivia’s Place (1966) eta --- ------- (1967, Malcolm Brodwickekin). 1974an Eadweard Muybridge, Zoopraxographer egin zuen, Muybridgen argazkien inguruko 60 minutuko dokumentala. 1995ean, Noël Burchekin batera, Red Hollywood bideoa egin zuen, Hollywoodeko Zerrenda Beltzaren biktimen zinema lanei buruzkoa. Liburu bat ere argitaratu zuten biek, gai berari buruzkoa: Les Communistes de Hollywood: Autre chose que des martyrs (1994). 2003an, Andersenek Los Angeles Plays Itself zuzendu zuen, Los Angelesi eta hiriaren zinemako ikuspegiari buruzko bideoa. Pelikula horrekin Kanadako Zinema Kontseilu Nazionalaren dokumental luze onenaren saria irabazi zuen 2003an, Vancouverreko Nazioarteko Zinema Jaialdian. Filma, halaber, 2004ko dokumental onentzat jo zuten zinema kritikariek, Village Voice astekariak egindako galdeketa batean. 1987tik, Andersen konposizio zinematografikoko irakaslea da Kaliforniako Arte Institutuan (CalArts).
 
Sharon Lockharten film berria, Podwórka, Poloniako Lodz hiriko patioei eta han jolas egiten duten haurrei buruzkoa da. Lodzen nonahi daude patioak, eta inguruko apartamentu eraikinetan bizi diren haurrek jolas egiten dute han. Kaleetatik, zirkulaziotik eta hiriko asalduratik urrun daudenez, patioak babeslekuak dira.  Hala ere, Estatu Batuetako jolaslekuen aldean, Lodzeko patioak hiriko espazioak dira oraindik. Poloniako hiri horretako sei patiotan aparkalekuak, trastelekuak eta metalezko egiturak daude; haurren munduan, ordea, patio horiek haur parke, hareatza eta futbol zelai bihurtzen dira. Hiriko bizitzako interludio iragankorren multzoa da Podwórka, eta, aldi berean, espazio zehatz baten inguruko azterlana eta haurren berezko asmamenaren oroitzapena.
 
Sharon Lockharten pelikulak eta argazkiak mundu osoko nazioarteko zinema jaialdi, museo, kultura erakunde eta arte galeriatan jarri dituzte erakusgai, adibidez: New Yorkeko MoMAn, Walker Arte Zentroan eta Zuricheko Kunsthallen. Lockharten lana Vienako Sezesioan, Hanburgoko Kunstvereinen eta Pittsburgheko 55. Carnegie Internationalen egon da ikusgai. Gaur gun, Lockhart irakasle atxikia da Kaliforniako Southern Unibertsitateko Roski Arte Ederren Eskolan. Haren ordezkariak dira Neugerriemschneider, Berlinen; Gladstone Gallery, New Yorken; eta Blum and Poe, Los Angelesen.
 
 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.