Punto de Vista Jaialdiko web orriak itxura eta eduki berri-berriak dauzka, Jaialdiaren jarraitzaileek kontsultak errazago egin ditzaten.
Punto de Vista Jaialdiko web orriak itxura eta eduki berri-berriak dauzka, Jaialdiaren jarraitzaileek kontsultak errazago egin ditzaten. Web orri berrian, gainera, elkarrekintza handiagoa da eta edukiak errazago berritu daitezke.
Hasteko, helbidea independentea, erosoagoa eta internazionalagoa da: www.puntodevistafestival.com. Jaialdiak, beraz, beste aurrerapauso bat eman du teknologia berrien alorrean. Alde horretatik, web orrian hobeto integratzen dira Jaialdiko Facebook, Twitter eta Youtube kanalak eta ikus-entzunezko edukiak errazago eskain daitezke.
Erabiltzaileari begira, web orri berria atseginagoa da eta, batez ere, nabigatzeko erosoagoa eta arinagoa. Jaialdiari buruzko informazioa (emanaldien ordutegiak, adibidez) errazago ikus daiteke eta, halaber, errazagoa da Internet bidez sarrerak erostea.
Hori gutxi balitz, web orriari urte osoan eutsiko diogu, Facebook gizarte sarean bezalaxe; hori, Punto de Vista Jaialdia urte osoan bizirik egon dadin antolatutako planaren barruan. Horrela, helbide elektronikoa Jaialdiari eta Jaialdiaren inguruko jarduerei buruzko informazioa jasotzeko atea izango da.