Saide Carlos III zinema-tokiak eta Kondestablearen Jauregia, Punto de Vista Jaialdiaren bi egoitzak

Saide Carlos III zinema-tokiak eta Kondestablearen Jauregia, Punto de Vista Jaialdiaren bi egoitzak
2010/12/13
Zazpigarren edizioan, Punto de Vista Jaialdiak halaxe erabakita, emanaldiak ahalik eta gehien metatuko dira, egoitza kopurua murrizteko. Iazkoan, egoitza hiriko alde zaharrean dagoen Kondestablearen Jauregira eraman zen, eta aurtengoan, emanaldi gehienak Saide Carlos III zinema-tokietan eginen dira, jaialdiaren egoitzatik oso hurbil baitaude.

Zazpigarren edizioan, Punto de Vista Jaialdiak halaxe erabakita, emanaldiak ahalik eta gehien metatuko dira, egoitza kopurua murrizteko. Iazkoan, egoitza hiriko alde zaharrean dagoen Kondestablearen Jauregira eraman zen, eta aurtengoan, emanaldi gehienak Saide Carlos III zinema-tokietan eginen dira, jaialdiaren egoitzatik oso hurbil baitaude. Punto de Vista, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia Iruñean eginen da, otsailaren 22tik 27ra.

Aurtengoan, ikusleek jaialdiko programaziora (lau saio, eguneko) joatea errazago izan dezaten eta, antolaketa-prozesuak hobetzeko, Punto de Vistak Carlos III zinema-tokietako hiru aretoetan emanen ditu jaialdiko ohiko sailak (Ofiziala, Heterodocsias, Erdialdeko Eskualdea, atzera begiradaka eta ekitaldi bereziak), bai eta prentsa-paseak ere, eta bertan ere eginen dira goizean zuzendarien eta kazetarien arteko topaketak.

Kondestablearen Jauregian, bestalde, kreditatuen topagunea ezarriko da eta, aldi berean, bertan prentsaurrekoak, mahai-inguruak eta “Panorama INAAC” zikloko film-emanaldiak eginen dira, bai eta jaialdia amaitzeko gala ere, otsailaren 27an, zazpigarren edizioari bukaera emateko.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.