The Ukranian Time Machine serieak, Naomi Umanen bost urteko lanak, munduko premièrea izango du Punto de Vista jaialdian

<i>The Ukranian Time Machine</i> serieak, Naomi Umanen bost urteko lanak, munduko premièrea izango du Punto de Vista jaialdian
Unnamed film filmaren argazkia
2010/11/18
The Ukranian Time Machine seriea zazpi filmek osatzen dute. Lan kontzeptuala da, eta Naomi Umanek Ukrainako herri txiki batean bizi izan den bitartean (2006-2010) egindako lan zinematografikoa da. Gaur egun, errealizadorea serieko azken filma amaitzen ari da. Film luze horrek, Naomi-Uman behin-behineko izenburuarekin, errealizadorearen esperientzia kontatzen du, eguneroko baten antzera. Seriea ixten duen lana da eta Iruñean aurkeztuko du. Errealizadoreak bideo teknologiarekin lan egin duen lehenengo aldia da.

The Ukranian Time Machine seriea zazpi filmek osatzen dute. Lan kontzeptuala da, eta Naomi Umanek Ukrainako herri txiki batean bizi izan den bitartean (2006-2010) egindako lan zinematografikoa da. Gaur egun, errealizadorea serieko azken filma amaitzen ari da. Film luze horrek, Naomi-Uman behin-behineko izenburuarekin, errealizadorearen esperientzia kontatzen du, eguneroko baten antzera. Seriea ixten duen lana da eta Iruñean aurkeztuko du. Errealizadoreak bideo teknologiarekin lan egin duen lehenengo aldia da.

Naomi Uman New York inguruko bizitegi-herritxo batean hazi zen, Hudson River ibaiaren ertzean. Txikitatik eskulangileen lanak erakarri zuen eta hasieran sukaldaritza hautatu zuen. Culinary Institute of America izenekoan ikasi zuen eta urte askotan berak irekitako jatetxean lan egin zuen. Arrazoi pertsonalengatik Madrilen bizi izan zen eta bertan espainiar sukaldaritza eta gaztelania ikasi zituen, eta urtebetez jatetxe bateko sukaldean lan egin zuen, pintxoak prestatuz. New Yorkera itzuli zenean, berriro ere ikasten hasi zen eta John Harhardt Whitney Museumeko zinema eta bideo komisarioaren zinema esperimentalaren historiari buruzko eskola batean lehenengo lan zinematografikoak egiten hasteko inspirazioa lortu zuen. Handik gutxira Mexikora jo zuen, beste kultura batean bizitzea zer zen jakin nahi zuen eta. Estatu Batuetara itzuli zenean, California Institute of the Arts izenekoan ikasketak osatu zituen.

Errealizadoreak bere lanetan mundu ezezagunak arakatzen ditu, eta berarentzat mundu horietako gauzarik beldurgarrienak direnei arreta berezia eskaintzen die. Beraz, errealizadorearen lan guztiek bilaketa pertsonalaren ideia argia erakusten dute.

2006an Ukrainako herri txiki batera joan zen, emigrazioaren esperientzia bizitzeko ideiarekin, bere garaian herenaitona-herenamonek egindako ibilbidearen alderantzizkoa eginez. The Ukranian Time Machine zikloko zazpi filmak egiteaz gain, bost urte horietan Naomi Umanek lurra landu du, pinturak egin ditu, artistentzako egoitza-programa sortu du, eta 16 mm-ko proiektoreekin zinema ibiltaria egin du inguru horretako herrietan.
 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.