Tupi or not tupi, kanibalismo etnografiko eta kulturala Punto de Vista Jaialdiaren ikuspegitik

Tupi or not tupi, kanibalismo etnografiko eta kulturala Punto de Vista Jaialdiaren ikuspegitik
Tigrero-ren argazkia
2010/12/21
Punto de Vista Jaialdiko zazpigarren edizioko bigarren ziklo tematikoaren izenburua da “Tupi or not Tupi. Kanibaleak vanpiroaren kontra”, eta gaia kanibalismo kultural eta etnografikoa. Mugimendu hori herrialde kolonizatuetan sortu zen: kultura kolonialari buru egin zioten, ez hura baztertzea proposatuta, baizik kanibalizazio prozesuak sustatuz. Helburua zen bertakoarekin nahastutako kultura inbaditzailea xurgatzea, txegostea eta prozesatzea, “inbadituaren” biktimismoa alde batera utzi eta, harro, halabeharrez hibridoa izan behar zuen nortasun berri bat aldarrikatzea. Bultzada paradoxiko horren babesean sortutako zinema, liluragarriaz gain, kontraesankorra, irenstailea eta deserosoa da, eta ziklorako aukeratu ditugun filmek argi islatzen dute hori.

Paradoxa kanibala Brasilen sortu zen, 1928an, Oswald Andraderen Manifestu Antropofagoa medio. Paradoxa hori mantendu eta garatu egin da, eta forma zoragarriak hartu ditu zinema errealistan, kulturen eta nortasunen arteko talka jorratu arren kanibalei buruzkoak ez diren pelikuletan, hain zuzen; era horretako film asko kanibalismo, banpirizazio eta antropofagia ariketak dira. Gainera, XXI. mendean, antropofagia prozesuak ez dira Brasilen bakarrik gertatzen, ezta Latinoamerikan bakarrik ere: planeta osoko kultur ekoizpenetan ageri dira, izaera kontraesankor, irenstaile, paradoxiko eta deserosoarekin. Horregatik daude zikloan nahastuta Estatu Batuetako, Australiako, Finlandiako, Frantziako, Kolonbiako eta Brasilgo lanak.

”Tupi or not tupi” zikloan kolonialismoa eta kulturen arteko harremana ohi ez bezalako moduan jorratzen duen zinema ezagutzeko hurbilketa historikoa egingo dugu. Hasteko, Espainian sekula jarri ez duten filma bat jarriko dugu: Arthur Omarren Triste Trópico (Brasil, 1974) dokumental faltsua. Film horretan, Omarrek Arthur Alves Nogueira doktorearen (1892-1946) biografia irudikatua kontatu zuen: doktorea Sorbonen lizentziatu zen medikuntzan; Picasso, Aragon, Eluard eta Bretonen abentura lagun izan zen; eta, Brasilera bueltatu ondoren, mesianismo indigenara aldatu zen.

Zikloan, beraz, pelikula hauek emango ditugu:

Chris Marker eta Alain Resnaisen Las estatuas también mueren (Frantzia, 1953), kolonialismoari buruzko lehen pelikuletako bat; Dennis O’Rourkeren Cannibal Tours, (Zeelanda Berria, 1988) film dibertigarria; Robin Anderson eta Bob Connolyren First Contact (Australia, 1982); Don Featherstoneren BabaKiueria (Australia, 1986); Mika Kaurismäkiren Tigrero (Finlandia, 1994); Arthur Omarren Triste Trópico (Brasil, 1974); Luis Ospina eta Carlos Mayoloren  Agarrando pueblo (Los vampiros de la miseria) (Kolonbia, 1977); Andrea Tonacciren Serras da desordem (Brasil, 2005); eta William Greavesen Symbiopsychotaxiplasm: Take One (Estatu Batuak, 1968).

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.