Albisteak

Punto de Vista Nazioarteko Lehen Mintegia
11.11.21

Punto de Vista Nazioarteko Lehen Mintegia

Punto de Vista Nazioarteko Mintegia aurkezteko, ideia nagusi bat dugu: ez fikziozko zinean pentsatzen jarraitzea zine independentearen marjinetan, gizarte aldetik konprometitutakoan, sortzen diren proposamen berriak kontuan hartuta.

Gehiago irakurri

Jaialdiaren zortzigarren edizioa 2013. urtean izango da
11.09.29

Jaialdiaren zortzigarren edizioa 2013. urtean izango da

Zalantzazko egunen ondoren, atsegin handiz jakinarazi nahi dugu Punto de Vista Jaialdia ez dela desagertuko, eta bi urtez behin egingo dela egungo krisi ekonomikoak irauten duen bitartean. Era horretan, zortzigarren edizioa, 2012ko otsailean egitekoa bazen ere, urtebete atzeratu eta 2013ko otsailean egingo da.

Gehiago irakurri

Ireki da Jaialdiaren sortzigarren edizioan izena emateko epea
11.05.25

Ireki da Jaialdiaren sortzigarren edizioan izena emateko epea

Punto de Vista jaialdiak zazpigarren edizioko sail ofizialean filmak aurkezteko deialdia ireki du. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko orria jaialdiaren web orrian kontsultatu daitezke. Epea irailaren 30ean amaituko da.

Gehiago irakurri

Punto de Vista 2011ko sariak Nafarroako Filmotekan
11.05.24

Punto de Vista 2011ko sariak Nafarroako Filmotekan

Maiatzaren 26an (osteguna), Nafarroako Filmotekan hasiera emango zaio Punto de Vista 2011ko palmares-zikloari; era horretan, bost saiotan emango dira pasa den otsailean Iruñean egindako jaialdi horren zazpigarren edizioan sarituak izandako pelikulak. 20:00etan, Foreign Parts filma izango da ikusgai; hau da, Punto de Vista 2011ko pelikula onenaren Sari Nagusiaren irabazlea. Sarrera 3€-koa izango da (2€ filmotekaren abonamendua erabiltzen bada).

Gehiago irakurri

Punto de Vista 2011ko palmaresa ARTIUM zentroan
11.05.23

Punto de Vista 2011ko palmaresa ARTIUM zentroan

Punto de Vista Jaialdiaren zazpigarren edizioan irabazleak izan diren pelikulak Vitoria-Gasteizko ARTIUM zentroan izango dira ikusgai. Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan, ekainaren 16tik (osteguna) 19ra (igandea), doako zinearen eta publiko guztientzat irekia izango den programazioaren esparruan, ziklo bat izango da, eta Punto de Vistaren azken edizioko palmaresaren zati bat ikus ahal izango da, jaialdiaren barruan ekoiztutako beste hiru pelikulez gain.

Gehiago irakurri

Punto de Vista BAFICIn izango da, Buenos Airesko Nazioarteko Zine Jaialdian
11.03.16

Punto de Vista BAFICIn izango da, Buenos Airesko Nazioarteko Zine Jaialdian

Punto de Vistaren esparruan egindako hiru pelikula izango dira apirilean BAFICIn, Buenos Airesko Nazioarteko Zine Jaialdian, Punto de Vistari eskainitako saio berezian. Gainera, Gasteizko ARTIUMek (Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa) jaialdiko garaipen-zerrenda osoa emango du eta MUSACek (Arte Garaikideko Gaztela eta Leongo Museoa) Pertsonala politikoa da zikloa hartuko du.

Gehiago irakurri

Punto de Vista zinemaldiaren zuzendariak Sitgeseko Zinemaldiaren Zuzendariaren aldeko gutuna sinatu ...
11.03.11

Punto de Vista zinemaldiaren zuzendariak Sitgeseko Zinemaldiaren Zuzendariaren aldeko gutuna sinatu du

ADIERAZPENA Behean sinatzen dugunok, Espainiako zinematografia jaialdien zuzendariok, joan den asteburuan prentsan argitaratutako filtrazioaren ondotik, zera adierazi nahi dugu: harrituta gaudela Sitges Kataluniako Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendari Ángel Salaren aurka abiatutako ekinbide judizialarekin. 2010eko jaialdian batzuen ustez bortizkeria, pornografia eta haurren eskubideen aurkako edukiak erakusten dituen A Serbian Film pelikula helduei bakarrik zuzendutako emanaldietan proiektatzeagatik abiatu dute, hain zuzen ere.

Gehiago irakurri

Punto de Vista 2011-k, bana beste, iazkoan baino bi aldiz bisitari gehiago izan ditu
11.03.07

Punto de Vista 2011-k, bana beste, iazkoan baino bi aldiz bisitari gehiago izan ditu

2011 honetan, egunero mila lagun baino gehiago erakarrita, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Jaialdiak iazkoan baino ia bi aldiz ikusle gehiago lortu ditu. Zinema-aretoak beterik, hainbat saiotako sarrera guztiak agorturik eta, batez beste, milatik gora lagun, egunero. Horra hor lehen emaitza. Horrenbestez, INAAC Fundazioaren bidez, Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Punto de Vista Zinema Jaialdiak arrakastaz itxi du zazpigarren edizioa; argi esan daiteke, beraz, jaialdia finkatu egin dela Iruñeko kultur egutegiaren barruan.

Gehiago irakurri

Punto de Vista 2011 ya está en marcha
11.02.21

Punto de Vista 2011 ya está en marcha

Punto de Vista 2011 da comienzo hoy martes con los primeros pases de Sección Oficial en horario matutino y la proyección de Nénette, de Nicolás Philibert, en el acto inaugural a las 20 horas.

Gehiago irakurri

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.