2011/05/25
Punto de Vista jaialdiak zazpigarren edizioko sail ofizialean filmak aurkezteko deialdia ireki du. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko orria jaialdiaren web orrian kontsultatu daitezke. Epea irailaren 30ean amaituko da.
Punto de Vista jaialdiak zazpigarren edizioko sail ofizialean filmak aurkezteko deialdia ireki du. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko orria jaialdiaren web orrian kontsultatu daitezke. Epea irailaren 30ean amaituko da.
Jaialdian 2010ko abuztuaren 1aren ostean egindako film dokumentalek parte har dezakete, naziotasuna gorabehera. Hautatutako filmak jaialdiaren zazpigarren edizioko sail ofizialean lehian arituko dira Iruñean, 2012ko otsailaren 21tik 26ra.
Aurreko urteetan bezala, jaialdiaren xedea da sail ofizialean biltzea errealitatea ikuspuntu desberdinetatik hautemateko gai diren mundu osoko lanak, ikuspuntu berritzaile, independente eta sozialki konprometituak dituztenak.
Punto de Vista espiritu berritzaile eta ausarta duen proposamena da eta bertan parte hartzen duten zinemagileek film bakoitzarekin bide berriak bilatzearen aldeko apustua egiten dute, betiere, konpromiso etiko eta formala argia izanda.
SAIL OFIZIALEKO SARIAK
Jaialdiak sari hauek deitu ditu:
Sari ofizialak:
- Punto de Vista Sari Handia lanik hoberenarentzat: 10.000 euro.
- Jean Vigo Saria zuzendaririk hoberenarentzat: 5.500 euro.
- Film laburrik hoberenarentzako saria: 3.500 euro.
Sari bereziak:
- Ikusleen sari berezia film hoberenarentzat: 2.500 euro.
- Aipamen bereziak: epaimahaiak bi aipamen berezi eman ditzake, 1.250 eurokoa bakoitza.