Jaialdiaren zortzigarren edizioa 2013. urtean izango da

Jaialdiaren zortzigarren edizioa 2013. urtean izango da
2011/09/29
Zalantzazko egunen ondoren, atsegin handiz jakinarazi nahi dugu Punto de Vista Jaialdia ez dela desagertuko, eta bi urtez behin egingo dela egungo krisi ekonomikoak irauten duen bitartean. Era horretan, zortzigarren edizioa, 2012ko otsailean egitekoa bazen ere, urtebete atzeratu eta 2013ko otsailean egingo da.
Zalantzazko egunen ondoren, atsegin handiz jakinarazi nahi dugu Punto de Vista Jaialdia ez dela desagertuko, eta bi urtez behin egingo dela egungo krisi ekonomikoak irauten duen bitartean. Era horretan, zortzigarren edizioa, 2012ko otsailean egitekoa bazen ere, urtebete atzeratu eta 2013ko otsailean egingo da.
 
Albisteak, murrizketen eta krisiaren egungo egoera suntsitzailean, pozez bete gaitu, bereziki Punto de Vista leku berezi eta itxaropentsua egin zuten ikusleak eta zinemagileak kontuan hartuta eta egun hauetan proiektuarekiko babesa eta solidaritatea erakutsi duten guztiak ahaztu gabe, proiektua bertan lan egiten dutenena ez ezik, publikoarena, hiriarena, zinemagileena eta Punto de Vista, inoiz baino gehiago, topaketa-puntua dela uste dutenena ere bada eta.
 
Jaialdiak zinemagileen, ikusleen eta zinearekiko zaleen arteko gune komun eta partekatua izatea lortu zuenez, Punto de Vista txandakako urteetan ez izateak ez du esan nahi guztiz ezkutatuko denik. Jaialdiko taldea lanean ari da Nafarroako Filmotekako aretoan programa bat eskaintzeko 2012ko otsailaren 20tik 26ra bitartean, Punto de Vistaren izpirituari eta esentziari eusteko gai den ez fikzioaren inguruan. Era horretan, programa hori jaialdia egiten ez den urteetan eskainiko da.
 
Benetan eskerrik asko jaialdiarekiko zuen babesa eta maitasuna egun hauetan erakutsi duzuen guztioi; Punto de Vista, oraindik ere, zuena apur bat gehiago da.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.